Iruñeko Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
66. lerroa:
[[1076]]ko [[ekainaren 4]]an, [[Funes]]eko Peñalen auzoan ehizaldian zegoela, bere anaien azpijokoen ondorioz Erramun anaiak amildegitik bota zuen erregea. Bere hilketaren ondorioz, [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]]k [[Errioxa]] okupatu zuen eta [[Antso V.a Nafarroakoa|Antso Ramirez]] [[Aragoiko erregeen zerrenda|Aragoiko kondea]] Iruñea eta Naiarako errege (1076-1094) bihurtu zen<ref>Ana Isabel Lapeña Paúl, ''"Sancho Ramírez, rey de Aragón (¿1064?–1094) y rey de Navarra (1076–1094)"'', [[Xixon]]: Trea, [[2004]]. ISBN 84-9704-123-2</ref>. Horrela [[XII. mende]]ko antolaketa politikoa eta hiru belaunaldiz Iruñeko Erresuma [[Aragoiko Erresuma]]rekin bat egin zuen.
 
Hurrengoa [[Petri I.a Nafarroakoa]] (1094 - 1104) izan zen. [[Aragoi]] aldean bere lurraldeak zabaldu zituen [[Huesca]], [[Barbastro]] eta [[Sariñena]] konkistatuz<ref name= "Ubieto">Ubieto Arteta, Antonio, [http://www.derechoaragones.es/es/catalogo_imagenes/grupo.cmd?path=1457&forma=&presentacion=pagina&forma=&posicion=220&accion_ir=Ir ''"Creación y desarrollo de la Corona de Aragón"''], [[Zaragoza]]: Anubar, [[1987]]. ISBN 84-7013-227-X.</ref>.
 
[[Aragoiko Erresuma|Aragoiekin]] batera zuen azken erregea [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso «Batailatzailea»]] (1104 – 1134). Hau borrokalari sutsua omen zen bere lurraldeak bikoiztu egin zituelako, batez ere [[1118]]an [[Zaragoza]] konkistatu zuelako<ref>Lakarra de Miguel, José María, ''"Alfonso el Batallador"'', [[Zaragoza]], Guara, [[1978]]. ISBN 84-85303-05-9.</ref>. Bere kanpainetan [[Kordoba]], [[Granada]] edo [[Valentzia]]ko ateak jo zituen<ref name= "Ubieto"/>. [[Urraka Gaztelakoa]] emakumea zuenez, [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Leongo Erresuma|Leongo erresumetan]] erregeordea ere izan zen. Hala ere, hil zenean, eta polemika sortuz, [[ordena militar]]rei utzi zien bere erresuma. Nobleziak onartu ez eta nafarrek [[Gartzia V.a Nafarroakoa|Gartzia Ramirez «Berrezarlea»]] (1134-1150) aukeratu zuten errege<ref>Lourie, Elena. "[http://links.jstor.org/sici?sici=0038-7134%28197510%2950%3A4%3C635%3ATWOAI%22%3E2.0.CO%3B2-G ''"The Will of Alfonso I, 'El Batallador,' King of Aragon and Navarre: A Reassessment]"'' ''Speculum'', 50. Liburukia, 4. zbk ([[1975]]eko urria), 635–651. orr.</ref>.
 
Honek ez zen [[Aulki Santu]]aren gustukoa eta erregea deitzeko ''Dux Pampilonensium'' edo ''Dux Navarrorum'' esamoldeak erabili zituen. Gainera [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]] enperadoreak [[basailu]]tzat hartu zituen bai Gartzia bai [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso «Jakituna»]] (1150 - 1194) bere semea<ref>Grassotti, H. ([[1964]]) ''"Homenaje de García Ramírez a Alfonso VII."'' Vianako Printze Erakundea. 94–95. orr.</ref>. [[1157]]an enperadorea hil eta Antsok bere menpekotza berritu zuen [[Antso III.a Gaztelakoa]]rekin urte hartako [[azaroaren 11]]n. Baina, Antso III.a ez zuen luzaroan iraun [[1158]]an hil baitzen, tronua hiru urteko [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.aren]] eskuetan utzita. Errege umearen tutoretza lortzeko borrokak [[Gaztelako Erresuma]] ezegonkortu eta ahuldu zuen eta [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso «Jakitunak»]] menpekotzatik ateratzea lortu zuen<ref>Angel J. Martín Duque ''"Sancho VI el Sabio y el Fuero de Vitoria"'', (Vianako Printze erakundea, 63. urtea, 227. zbk, [[2002]])</ref>. Gaztelaren aurkako kanpaina hasi baino lehen, aldaketa nabarmena izan zen: Antsok ''Pampilonensium Rex'' titulua erabiltzeari utzi eta ''Rex Navarre'' titulua aldarrikatu zuen. Horrela [[Nafarroako Erresuma]] sortu zen.