Honoré Daumier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: eo:Honoré Daumier
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Honoré Daumier''' ([[Marseilla]], [[Frantzia]], 1808ko otsailaren 26a - [[Valmondois]], Frantzia, 1879ko otsailaren 10a) [[marrazki]]gile, [[litografia|litografo]] eta [[margolaritza|margolari]] frantsesa izan zen. Gizadiaren ikertzaile bikaina izan zen. XIX. mendeko frantses politikariak eta gizartea kritikatu zuten irudi satiriko eta kartoiengatik da batez ere ezaguna. Haren margolanak, azkenaldikoak, [[inpresionismo]]aren teknikak arte modernoan txertatzeko lagungarri izan ziren.
 
== Biografia ==
1816an [[Paris]]a aldatu zen bere familiarekin, eta [[zuzenbide]]aren alorrean aritu zen hasieran lanean. Ondoren margolaritza ikasi zuen [[Alexandre Lenoir]]rekin, eta haren eraginez ezagutu eta miretsi zituen [[Peter Paul Rubens|Rubens]] eta [[Tiziano]] ("Ninfak satiroengandik ihesi"; 1849-1850, Montrealgo Arte Ederretako Museoa). Hasieran litografiako lanak egin zituen batez ere, eta oso margolari oparoa izan zen alor honetan (3.000 litografiatik gora eta 1.000 [[grabatu]], 1872 bitartean). [[Monarkia]]ren kontrako [[karikatura]]k egin zituen ''La Caricature'' aldizkarian, eta horren ondorioz kritika gogorrak eta are zigorrak jaso zituen 1831tik aurrera. 1832an, besteak beste, [[Luis Filipe Frantziakoa|Luis FilipeFiliperi]]ri eginiko ''Gargantua'' (1832) irrimarraren ondorioz sei hilabete eman behar izan zituen espetxean, eta 1834an, Daumierrek bere salaketa garratzenak argitara eraman zituen urtean alegia (''Rue Transnonain'', "Inprimatzeko askatasuna", etab.), ''La Caricature'' aldizkaria itxi zuten (''Le Charivari'' aldizkaria osatu zuten geroago).
[[Fitxategi:Honoré Daumier - Gargantua.jpg|thumb|left|300px|''Gargantua'' (1832).]]
1836-1838 bitartean ohituren [[satira]] adierazten zuen litografia-sail bat egin zuen, bere Robert Macaire iruzurgilea zutela protagonista. Ondoren satira politikoak egiten hasi zen berriro, [[errepublika]] ezarri zenean. Errepublikaren akatsen irudi gisa sortu zuen, hain zuzen ere, bere pertsonaia nagusietako bat, ''Ratapoil'' eskulturakoa (1850). Eskultura haren aurretik, 1832an, [[igeltsu]]zko [[busto]] sail garrantzitsu bat egin zuen, eta giza fisionomiaren ikertzaile bikaina zela erakusteaz gainera, medio desberdinetan, [[eskultura]]n eta litografian kasu honetan, oreka estetikoa mantentzeko gai zela utzi zuen agerian. Litografia aipagarrienak, lehen aipatutakoez gainera, "Abokatua irakurtzera" (1845- 1846), ''Le Wagon de troisième classe'' (1864, "Hirugarren mailako bagoia") dira.