Giza hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 moved page Giza hilketa to Gizahilketa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Gizahilketa''' [[pertsona]] bat hiltzeko ekintza da. Adiera zabalean, gizahilketak [[gerra]]n hiltzea, [[heriotza zigor]]ra burutzean eta juridikoki hilketatzat jo ez diren gizakien heriotzak, zuzenean eragin ez direnak, barnehartzen ditu, egoerari buruz egiten den giza eta gizarte balorazioa zein den; zentzu juridikoan, baina, [[zigor zuzenbide]]an zigortzen den [[krimen]]a da, zehazki definitzen dena. [[Ordenamendu juridiko]]a zein den, giza hilketa mota zenbait bereizten dira:
 
* '''gizahilketa dolosoa edo borondatezkoa''', non hiltzeko asmo garbia dagoen; horren baitan [[erailketa]] dago, besteak beste aldez aurretik pentsatu den giza hilketa dena;
* '''nahi gabeko gizahilketa''', hiltzeko aldez aurreko asmorik ez zegoenean, baina hiltzaileak burutzen den ekintzaren ondorioetako bat hiltzea izan daitekeela jakin eta, hala ere, ekintza aurrera eramaten duelarik;
* '''halabeharrezko gizahilketa''', ekintza baten ondorioz heriotza gerta zitekeela aurreikus ezin daitekeenean edota hilketa guztiz halabeharrezkoa denean.
 
{{zuzenbide zirriborroa}}