Gilen Tell: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Erantsia: my:တဲ ဝီလျံ
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Gilen Tell''' ([[aleman]]ez ''Wilhelm Tell'', [[frantses]]ez ''Guillaume Tell'', [[italiera]]z ''Guglielmo Tell'' eta [[erretorromaniera]]z ''Guglielm Tell'') [[XIV. mendea]]n jazotako [[Suitza]]ko [[independentzia]] gerrako kondairazko pertsonaia eta [[heroi]] bat da.
 
== Kondaira ==
[[IrudiFitxategi:Altdorf-Tell-Denkmal.jpg|thumb|200px|right|Gilen Tell eta bere semearen estatua [[Suitza]]ko [[Altdorf (Uri)|Altdorf]] udalerrian.]]
 
Kondairaren arabera Gillen Tell [[balezta]]rekin [[gezi]]ak jaurtitzen maisu omen zen eta [[Suitza]]ko [[Uri kantonamendua|Uri kantonamenduko]] [[Bürglen (Uri)|Bürglen]] udalerrian bizi zen. Garai hartan [[Austria]]ko [[Habsburgo|Habsburgo Etxea]] Suitzako hainbat kantonamenduen jabe egin eta [[Rhin]] ibaiaren goi harana eta [[Tirol]] eskualdeetaz jabetzeko saiakeretan zebilen.
10. lerroa:
Tellek zigor hura alda ziezaioten saiatu zen, baina ez zuen halakorik lortu. Hortaz, bi gezi baleztan jarri eta bere trebezia ospetsuari esker, lehenbizikoan geziak semearen buru gainean zegoen sagarran jo zezan lortu zuen. Txunditurik lorpen hura ikustean Gesslerrek Telli bigarren gezi horren zergatiaz galdetu zion, Gillen Tellek bere lehen geziak semea hil edo zauritu izan balu, bigarren gezia Gessler jaunaren bihotzera jaurtitzeko prestatua zegoela erantzun zion.
 
Tellen erantzun hark Gessler haserretuarazi eta Tell [[Küssnacht am Rigi|Küssnacht]] udalerriko gazteluan espetxeratu zezaten agindu zuen. Gaztelu hartarako bidean ontziz nabigatzen zihoaztela, [[Lau Kantonamenduetako aintzira]]n [[ekaitz]]a topatu zuten, honek ia ontzia hondoratuarazi zuen. Zaindariak lur lehorrera gidatu zitzan Tell askatu eta hau ontziaren nagusi egingo da, honela lur lehorrera iristea lortu eta Tellek denen bizia salbatuko du, horien artean Gessler berarena ere.
 
Lehorreratu bezain laster, Gillen Tellek ihes egin, eta handik gutxira bere jarraitzaileei segada jarri ondoren, Tellek bere bigarren geziarekin Gessler jauna hilko du.