Frankenstein Gaztetxoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEBko +AEBetako)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
Egun batean, Frankenstein-en klase baten ondoren, abokatu bat hurbiltzen zaio eta esaten dio doktorearen aitona hil dela. Beraz, Frederick erabakitzen du [[Transilvania]]-ra joatea (bere aitonaren gaztelura). Bertan, bere laguntzaile berria ezagutzen du: Inga erakargarria (Teri Garr). Gainera, ere ezagutzen ditu bere aitonaren zerbitzari ohiak: Igor konkorduna (Marty Feldman) eta Frau Blücher (Cloris Leachman) giltzaria, bere aitonaren maitale ohia. Hirurek Frankenstein doktoreari laguntzen diote bere aitonaren egunkari sekretuak bilatzen, eta, hauek aurkitzen dituztenean, Frankenstein erabakitzen du bere aitonaren saiakuntzekin jarraitzea: hildakoak berpiztea. Eta hau egiten du kriminal exekutatu batekin (Peter Boyle): munstroa.
Baina, Igor, munstrorako burmuin bat lapurtzeko orduan, burmuin tentel bat lapurtzen du zientzialari ospetsu batenaren ordez. Eta akats hau nabarmentzen da, munstroa gaztelutik ihes egiten duenean eta iskanbila handia sortzen duenean herritik. Munstroa herritik ibiltzen ari denean, neska txiki batekin eta monje itsu batekin (Gene Hackman) topatzen da, Frankenstein filman bezala.
Bitartean, herritarrak matxinada bat prestatzen ari daude Frederick-en aurka, azken honek bere aitonaren saiakuntzekin jarraitu duelako. Matxinadaren “burua” Hans Wilhelm Frederick Kemp inspektorea (Kenneth Mars) da, oso doinu bitxia duena (bere herrikideek ez diote ulertzen hitz egiten duenean) eta zurezko beso bat duena, duela urte batzuk, Frankenstein-en munstroari aurre egin ziolako. Herritarrak Frankenstein-en gazteluan sartzen direnean munstroa hiltzeko, doktoreak erabakitzen du bere buruargitasunaren zati bat transferitzea munstroari, beraz, munstroa herritarren matxinada gelditzen du bere koherente eta argitsu iruzkinekin.
Azkenean, Elizabeth (Frankenstein doktorearen emazte ohia) munstroarekin ezkontzen da (orain argia dena), eta Frankenstein doktorea Inga-rekin ezkontzen da.