Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
[[FileFitxategi:Loess curve.svg|thumb|right|300px|'''Estatistikak''' [[datu]]etan dauden joerak eta erregulartasunak bilatu eta zehaztu egiten ditu, natura eta giza fenomenoak argitze aldera. Irudian, errealitatetik jasotako datu-multzo bati estatistika-teknika batez egokitutako lerroa.]]
 
'''Estatistika''' fenomeno aldakor eta ziurgabeei buruzko [[datu-multzo]]ak bildu, sailkatu, irudikatu, laburtu eta aztertu egiten dituen metodo eta prozeduren multzoa da, horien baitan dauden erregulartasunak eta erlazioak hauteman, horietarako [[eredu]]ak eratu, aurresanak egin, konklusio zehatzak eman eta erabaki egokiak hartzearren. Labur, estatistikaren helburua jasotako datuetatik informazio baliagarria eskuratzeko teknikak garatu eta aplikatzea da. Horretarako, [[matematika]], [[probabilitate teoria]] eta [[erabaki-teoria]] oinarritzat hartzen ditu. Estatistikaren teknikak maila bitan erabiltzen dira: [[estatistika deskribatzailea]]n teknika sinple eta errazak erabiltzen dira datuak irudikatu eta laburtzeko; [[inferentzia estatistiko]]ak, berriz, azterketa konplexuago eta zorrotzagoa egiten du, datuak eredu matematiko batera egokitu eta berarekin duten [[errore estatistiko]]a neurtuz, [[probabilitate]] kontzeptuan oinarrituz horretarako. Egun funtsezko metodologia da ikerketa zientifikoan eta alor guztietan zabaltzen da bere erabilera, hala nola [[ekonomia]]n, [[medikuntza]]n, [[soziologia]]n eta [[meteorologia]]n. Hala ere, erabilera oker batengatik estatistika manipulazio eta erroreen iturburua izan da sarri; hori dela eta, estatistikaren emaitzak behar bezala interpretatzeko garrantzitsutzat jotzen dira estatistikaren [[zientzia-dibulgazio|jendarteratzea]] eta estatistika-hezkuntza zorrotza, estatistika teknikak eta horietarako programa informatikoen aukerak tentuz baliatzeko.
== Estatistikaren metodologia ==
 
[[FileFitxategi:Bundesarchiv Bild 183-C1228-0015-001, Berlin, Volkszählung.jpg|thumb|right|250px|Estatistikan, [[datu]]ak jasotzeko ohiko metodo bat [[inkesta]] da ''(irudian)''. Jasotako datuak populazio osoaren adierazgarri izan daitezen, inkestarako aukeratzen diren pertsonak, [[lagin (estatistika)|lagina]] osatzen dutenak hain zuzen, [[zori]]z aukeratu behar dira.]]
Estatistika ikerketa bat [[populazio (estatistika)|populazio]] bat eta bertan jasoko diren [[aldagai]]ak zehatz definituz abiatzen da, ikergai den eremua zehaztuko dutena. Erabili beharreko estatistika teknikak zehazterakoan, aldagaiak [[aldagai kuantitatibo|kuantitatibokuantitatiboak]]ak edo [[aldagai kualitatibo|kualtitatiboak]] diren hartu behar da kontuan. Populazio horren gainean datuak jasotzerakoan bi prozedura izaten dira aukeran: [[zentsu (estatistika)|zentsua]], non populazioko elementu guztien datuak biltzen diren; eta [[laginketa]], non populazioko elementu batzuk soilik jasotzen diren, [[lagin (estatistika)|lagin]] bat osatzeko. Datuek populazio bateko lagina osatzen dutenean, lagina populazioaren adierazgarria izan dadila saiatu behar da; horretarako lagina osatzen duten elementuak [[zori|zoriz]]z aukeratu behar dira, ikerketan izan daitezkeen alborapenak baztertuz. Datuak [[saiakuntza]]z nahiz behaketaz ([[inkesta]] bat burutuz, adibidez) jaso daitezke. Saiakuntzaren kasuan, aldagaiak eta [[errore esperimental]]a kontrolatzeko teknika estatistiko bereziak daude; behaketazko ikerketetan, berriz, inkesta eta datu-bilketa zorrotz diseinatu eta planifikatu behar dira, datu bilketak zenbatespen estatistikoetan [[alborapen (estatistika)|alborapenik]] ez sorrarazteko. Adibidez, etxez etxeko inkestak egiten badira etxe bakoitzean bizi den pertsona kopuruaz galdezka, pertsona asko bizi diren etxeetan atea zabaltzeko probabilitatea handiagoa da eta txikiagoa pertsona bakarra bizi den etxeetan; erantzunik jaso ez den etxeak baztertzen badira, etxeko pertsona kopurua gehiegiz zenbatesteko joera izango da.
 
Nolanahi ere, datu bilketa [[zeharkako datu]]ak (une jakin batean multzo bateko elementuen gainean datuak jasotzen direnean) nahiz [[luzetarako datu]]ak (elementu berdinen gainean, datuak denboran zehar jasotzen direnean) osatuz egin daiteke; sailkapen horrek ere teknika estatistiko bereiziak ekartzen ditu. Beste irizpide baten arabera, azterketa estatistiko baterako hartzen diren datuak lehen mailakoak (estatistikaren erabiltzaileak berariaz jaso dituenak) nahiz bigarren mailakoak (beste ikerketa batean jasotakoak) izan daitezke: lehen mailako datuak ikertzaileak zehazturiko helburuei jarraiki jasotzen diren bitartean, bigarren mailako datuetara eta horiek jasotzeko erabili den metodologiara moldatu beharra dago, estatistikaren erabiltzailearen zeregina kondizionatuz horrela<ref>{{en}} {{Erreferentzia
{| border="0"
|-
| align="center" width="50" | [[FileFitxategi:Barchart007.png|175px]]
|}
 
</div>
 
[[FileFitxategi:Fisher iris versicolor sepalwidth.svg|thumb|right|200px|Estatistikaren ohiko metodologia da datuetara egokitzen diren [[eredu]]ak eratzea (irudian, [[histograma]] batez irudikatutako [[banakuntza normal]]a.]]
 
Deskribapenaz haraindi doa estatistika: datuen aldakortasunaren iturburua zorizkotasuna denez, [[probabilitate-teoria]]k datuak eta populazioak [[matematika]] eta [[probabilitate]] kontzeptua erabiliz islatzen dituzten ereduak zehazten ditu. Eredu hauek zehaztu gabeko [[parametro (estatistika)|parametroparametroak]]ak izaten dituzte, datuak aztertuz kuantifikatuko direnak. Probabilitate-teoriak eredu hauen propietateak, ondorioak eta beraien arteko erlazioak ere aztertzen ditu. Probabilitatearen eta datuen arteko lotura [[maiztasun (estatistika)|maiztasuna]] da: adibidez, ikasgela batean maila bat gainidut dutenak %70 badira, maila gainditzeko probabilitatea 0.7 dela zenbatesten da.
 
Horrela, [[inferentzia estatistiko]]aren xedea datuak aukeratutako probabilitate-eredura doitzea da. Horretarako, ereduaren [[parametro (estatistika)|parametroak]] zenbatetsi egin behar dira datuek osatzen duten [[lagin (estatistika)|laginean]] oinarrituz. Adibidez, 15 urteko mutilen altuerak eta pisuak, kartesiar diagrama batean jarrita, ez dira guztiz egokitzen zuzen batera, baina zuzena eredu onargarria eta erosoa izan daiteke datu multzoa deskribatu eta sakonago aztertzeko; [[zuzenaren ekuazio]]a, zuzenaren parametroak alegia, datuetan oinarrituz zenbatetsi behar dira. Parametroen zenbatespenek errorerik badute, noski, datuen zorizkotasunak eta populazio batetik eratorritako lagina izateak eragindakoa. Errorearen neurria izateko, [[konfidantza-tarte]]ak erabiltzen dira. Parametro ezezagunak kuantifikatzeko beste modu bat horien balioa finkatu eta datuak balio horrekin bat datozen aztertzea da, [[hipotesi-kontraste]] baten bitartez. Parametroetan zentraturiko estatistikaren aukera moduan, [[estatistika ez parametriko]] izeneko arloa dago, datuei eredurik egotzi gabe, populazioen ezaugarriei buruzko hipotesiak egiaztatzen dituena.
=== Korrelazio eta erregresio teknikak ===
 
[[FileFitxategi:Linear least squares.svg|thumb|right|200px|Kartesiar diagraman irudikatzen diren bi aldagaiek (datuak gorriz adierazten dira) [[korrelazio]] positiboa dute: batak gora egitean, besteak ere gora egiten du. Urdinez datuetara egokitu den [[erregresio]]- zuzen bat agertzen da.]]
 
[[Korrelazio]]aren azterketaz bi [[aldagai kuantitatibo]]en arteko erlazio estatistikoaren norabidea eta sendotasuna ikertzen dira: batak gora egitean, besteak ere gora edo behera egiten duen eta erlazio hau oso argia den, alegia. [[Karratu txikienen erregresio zuzen|Erregresio]] tekniken bitartez, bi aldagaien arteko erlazio estatistikoa zehazten da, bata bestearen mendean utziz. Kasu bietan, oinarritzat hartu ohi den erlazio mota [[linealtasun (matematika)|lineala]] edo zuzen erakoa da; nahiz eta bestelako lerroak ere azter daitezkeen bertatik abiaturik. Erregresio eredu orokorretan, aldagai independentzat aldagai anitz har daitezke, aldagai bat beste batzuen mendean utziz. Lerro horien egokitzapenaren kalitatea (aldagai dependentearen balio errealen eta egindako aurresanen gertutasuna) ere aztertzen da erregresio-tekniketan. Nolanahi ere, korrelazio- eta erregresio-analisietan tentuz jokatu behar izaten da beste aldagaien eragina eta datuetan izan daitezkeen aparteko joerak kontrolatzen.
== Estatistikaren erabilera okerra ==
 
[[FileFitxategi:Misusestatistics 0001.png|thumb|right|220px|Bi urtetan zehar izandako 40 eta 50eko salmentak irudikatzean, jatorria 40tik gertu jartzen bada, gehikuntza askoz ere handiagoa dela erakusten da, modu engainagarrian ''(ezkerrean)''. Gehikuntza erreala erakusteko, zutabeak jatorritik altxatu behar dira ''(eskuinean)''. Erreferentziaren aldaketa nahiz aipamen eza emaitza eta interpretazio okerren iturburua izaten da.]]
 
Ezjakintasunez, estatistika [[manipulazio]] tresna moduan erabiltzeagatik nahiz modu egokian interpretatzen ez direlako, estatistikaren emaitzak mesfidantzaz hartu ohi dira publikoaren artean. Estatistikaren metodoak matematikoak dira, modu zientifikoan garatu dira eta erabat fidagarriak dira, ordea; horrela, estatistikaren erabilera okerra da, eta ez estatistika bera, zuzenak ez diren emaitzak eta konklusioak azaltzera eramaten duena. Ikerketetan eta hedabideetan agertzen diren akats estatistikoak saihesteko, bereziki estatistikan trebatutako adituen laguntza gomendatzen da, estatistikaren metodoak erabili nahiz horiek modu egokian plazaratzeko<ref>{{en}} {{Erreferentzia
 
=== Geoestatistika ===
[[FileFitxategi:Global Warming Predictions Map.jpg|thumb|right|250px|Datu [[meteorologiko]]ak estatistikaz aztertuz, [[berotze globala]]ri buruzko aurresanak egin daitezke.]]
 
[[Geoestatistika]]k [[geologia]], [[ozeanografia]], [[meteorologia]], [[astronomia]] eta beste lur-zientzietan jasotzen diren datuak, gehienetan espazioan eta denboran zehar banaturik daudenak, aztertzen ditu. Horren baitan garatu den berariazko teknika bat ''[[kriging]]'' izenekoa da, datuak jaso diren puntuen arteko interpolazioak burutzen dituena. Datu horiek jasotzean izaten diren neurketa-erroreen azterketaz ere arduratzen da geoestatistika.
== Estatistika hezkuntza eta ikerkuntza ==
 
Estatistika baliatzen den arloen aniztasuna eta hedabideetan izaten duen presentzia trinkoa direla eta, garrantzitsutzat jotzen da haur eta gazteei oinarrizko probabilitate eta estatistika kontzeptuak erakustea. Gehienetan, estatistikari buruzko hezkuntza-edukiak matematika irakasgaiaren baitan integratu dira: batzuen ustez, ordea, estatistika arlo bakoitzaren baitan, tresna moduan eta testuinguru jakin batean, landu beharko litzateke. Bi helbururekin osa daiteke, gainera, estatistikaren [[curriculum (hezkuntza)|curriculumcurriculuma]]a: estatistikaren tresnak baliatzea eta estatistikak eskaintzen duen informazioa modu egokian interpretatu ahal izatea<ref>{{en}} {{Erreferentzia
|izena1=I.
|abizena1=Gal
 
{{Estatistika}}
 
 
[[Kategoria:Estatistika]]
252.705

edits