Erregai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
86. lerroa:
{{sakontzeko|Erregai fosil}}
Erregai fosilak <ref>http://eeru.open.ac.uk/greenenergy/fossil_fuels.htm</ref> milioika urteetan zehar [[laku]], [[itsaso]], [[ibai]] eta bestelako [[ur]] uneen behean eratu izan diren erregaiak dira. [[Sedimentu|Sedimentuek]] denbora igaro ahala izaki ezberdinen hondarrak estaltzen joan izan dira, erreakzio kimikoei lekua utziz.
Erregai fosilak lurreko [[Litosfera|litosferan]] aurkitutako [[hidrokarburo|hidrokarburoak]] dira. Bioerregaiak baino merkagoak eta energia gehiago askatzen duten arren, finituak dira <ref>http://www.theglobaleducationproject.org/earth/energy-supply.php</ref> eta horregatik beste erregai mota batzuen ikerketei bidea ireki zaie.
Erregai fosilak erabiltzeak hainbat arrisku dakar <ref>http://www.dulabab.com/energy-transportation/fossil-fuels/</ref> eta honen adibide ikatza, gasa eta petrolioaren errekuntzan askatzen den [[CO2]] kantitatea dugu. Hala ere, hauen prezio merkeak, efizientzia altuak, ustiaketa errazak eta erabilgarritasun handiak erregaien %90a fosilak izatea justifikatzen du.