Charlotte Marguerite Montmorencykoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ca:Carlota Margarida de Montmorency
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
[[Henrike I.a Montmorencykoa]]ren eta Louise de Budosen alaba zen. [[1608]]an Frantziako erregina [[Maria Medici]]ren zerbitzuan hasi zen. Laster Henrike IV.a erregea Charlotte Margueriteren edertasunaz liluratu eta hartaz gutiziatu zen. 15 urteko neskatxa François de Bassompierreren andregaia zenez, erregeak ezkon-hitza hautsiarazi eta [[Henrike II.a Borboi-Condékoa]]rekin ezkontarazi zuen. Senargai berriak emakumezkoak baino gizonezkoak gogokoago izaten zituenez gero, Henrike IV.ak uste zuen ez zuela eragozpenik izango Charlotte bere maitalea izan zedin. Ezkontza [[1609]]ko [[maiatzaren 17]]an [[Chantilly]]n ospatu zen<ref name=lfr>[http://favoritesroyales.canalblog.com/archives/2011/05/26/21233487.html Charlotte-Marguerite de Montmorency, dernière passion d'Henri IV] Les favorites royales.</ref>.
 
Baina erregeri kukuak oker jo zion. Izan ere, Henrike II.a Borboi-Condékoa emazteaz maitemindu zen eta gortetik ihesi joan zen berarekin. Azkenik, Charlotte, haren gogoz kontra, Bruselara eraman zuen eta [[Espainiar Inperioa|Espainiaren]] babespean jarri zen<ref name=lfr></ref>. Espainia Frantziaren etsairik handiena zenez gero, maitasun kontua arazo diplomatiko eta politiko bilakatu zen. Garai hartan [[Clèvesko dukerria|Clèves]] eta [[Juliersko dukerria|Juliersko]] ondorengotza zela eta, Henrike IV.a Espainiaren aurkako gerra prestatzen ari zen, baina [[1610]]eko [[maiatzaren 14]]an eraila izan zen<ref name=hen></ref>
 
Charlotte eta bere senarra Parisera itzuli ahal izan ziren. Baina [[1616]]an, gorteko azpijokoetan nahasirik zegoela eta, Maria Medici erreginordeak Henrike Borboi-Condékoa espetxeratzeko agindu zuen. [[1617]]an Charlottek senarrarekin espetxean elkartzeko baimena eskatu zuen. [[1619]]ko abuztuan, [[Vincenneseko gaztelua]]n preso zeudela jaio zen [[Ana Genoveva Borboi-Condékoa|Ana Genoveva]], alaba zaharrena. Urte bereko urrian Henrike aske atera zen<ref name=lfr></ref>.
 
[[1632]]an [[Henrike II.a Montmorencykoa]], Charlotte Margueriteren anaia, heriotzera zigortua izan zen. Charlottek [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.a erregeari]] errukia eskatu bazion ere, [[urriaren 30]]ean Montmorencykoa exekutatua izan zen. Gertakari honen ondoren Charlottek gortea utzi zuen eta ez zen itzuli Luis XIII.a hil arte<ref name=lfr></ref>.
 
[[1648]]an, [[Fronda]] izeneko gerra zibila lehertu zenean, bere seme-alabek parte hartze garrantzitsua izan zuten. Charlotte, berriz, [[Ana Austriakoa]] erreginordeari leial izan zitzaion. [[1650]]eko [[abenduaren 2]]an hil zen, seme-alabak berriz ikusi izan gabe<ref name=lfr></ref>.
 
== Seme-alabak ==