Monako: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: stq:Monaco
No edit summary
54. lerroa:
Monakoko ekonomia [[Frantzia]]ko ekonomiari loturik dago zeharo, eta Frantziako datu orokorretan jasotzen da Monakoko ekonomiaren zenbait adierazleren berri ([[barne produktu gordina]] adibidez). Garrantzi handiko turismo gunea eta oso lurralde aberatsa da. Turismoa erakartzeko baliabide nagusiak [[kasino]]a eta klima dira. Dena dela, turismoaren inguruan antolaturiko zerbitzuen jardueraz gainera, bereziki azpimarratzekoa da bankuen eta finantzen alorra; Monakoko abantaila fiskalak direla-eta, nazioarteko hainbat bankuk Monakon finkatu dituzte beren egoitzak (zuzeneko zergak oso arinak dira eta banku sekretua gordetzen da).
 
Badira, orobat, zenbait industria arin: botikagintza, elektronikako gaiak, papergintza. Estatuak du hainbat salgairen gaineko monopolioa, adibidez, tabakoa, telefono sarea, posta, eta hotel, banku eta industriatik jasotzen du urteko irabazien %55 inguru. Azken urteotan Monakoko gobernuak neurri bereziak hartu ditu nazioartean bere itxura hobetzearren, adibidez legez kanpoko jardueretan irabazitako dirua zuritzen dutenen kontrako zigorrak ezarriz eta finantza erakundeei era horretako jardueren kontra borrokatzeko laguntza eskatuz. [[Fitxategi: Whole_Monaco.jpg]]
 
[[Fitxategi: Whole_Monaco.jpg|thumb|Monako osoaren ikuspegia.]]
 
== Demografia ==