Andrés Antonio Gorbea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Politika-esetsaldia dela eta, Gorbea erbesteratu zen, lehenik [[Paris]]en eta gero [[Londres]]en. Hiri horretan da non Bretainia Handiko [[Txile]]ko ministro ahalguztidunak, [[Mariano Egaña]] jaunak, kontratatua izan zen, herrialde hartako Institutu Nazionalean eskolak emateko. Hego Amerikako herrialde horretara 1826an heldu zen.
 
Hegoamerikar herrialdeko egonaldian, Gorbeak ingeniaritza arloko ikerketak eta ikasketak zabaltzen jardun zuen, lagunduz, besteak beste, ingeniaritzari buruzko liburuen itzulpenean. Lan horrek Institutu Nazionaleko errektore ordearen izendapena ekarri zion. hainbat herri lan garrantzitsuetan ere parte hartu zuen, hala nola, [[Valparaíso]] eta [[San Felipe (Txile)|San Felipe]] arteko errepidea eta [[Mapocho ibaia]]ren babesak. Akademia militarrean ere eman zituen eskolak.
 
[[1843]]. urtean Txileko Ingeniari Zibilen Kolegio sortu berriaren zuzendari izendatu zuten. Txileko Unibertsitateko Fisika eta Matematika Zientzien Fakultate sortu berriaren sorreran ere parte hartu zuen. Museo Nazionalaren zaintzaile ere izan zen.