Abako (arkitektura): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
(Ez dago alderik)

23:38, 12 martxoa 2012ko berrikusketa

Arkitektura klasikoarentzat, abakoa, ekinoaren gainean jarria, arkitrabearen euskarri lanak egnez kapitela koroatzen duen, eta, aldi berean, kapitel horren apaindura babesten duen taulatxo formako zati karratu bat zen. Doriar ordenean prisma formako zati batek osatzen du, Joniar ordenean kiribiletan biribilkatzen da, eta Korintiar ordenean sinplifikatu eta liraindu egiten da. Erdi Aroan zimazioaren sinonimoa da.

Frantziar arkitekturako hiztegiko (1865) abako sinplea (frantsesez)

Egungo egituretan, hormigoi armatuzkoak esaterako, antzekotasun formalagatik (ez funtzionalagatik) abako zutabe batetik gertuko forjaketaren zatiari deritzo, egituran indartua beraren kargak zuzen igortzeko, eta puntu honetan biltzen diren eskaerak (mozketa esfortzuak eta indar momentu negatiboak) jasateko. Gainera, abakoek, trokelatze arriskua nahiko merke zuzentzea ahalbidetzen dute.