Ireki menu nagusia

Aldaketak

1.079 bytes added ,  Duela 7 urte
ez dago edizio laburpenik
Bioerregaiak material [[organiko|organikoetatik]] sortutako erregaiak dira. Erregai ez fosilak dira eta solido egoeran ez ezik, gas eta likido egoeran aurki ditzakegu. Gehienetan landareen bidez jaso ditzakegun erregai hauen erabilerak bi dira: [[Bioetanola|bioetanola]] (bioalkohola) eta [[Biodiesel|biodiesela]].
Azken [[Urte|urteetan]] nazio ezberdinen interesak energia mota honen suspertzean bermatu dira. Honen ondorioz, ohiko [[Teknologia|teknologiez]] gain (konbustioa, alegia), zenbait teknologia berri agertzen ari dira. Erregai fosilak baino garestiagoak diren arren, hauen ekoizpena betierekoa delakoarekin justifikatzen da.
Ekoizpenaren aldetik, [[erremolatxa]], [[Azukre-kanabera|azukre-kanabera]] edo [[ekiloreak]] bezalako produktuetatik lorturiko erregaia dela esan dezakegu. Hala ere, hauen ustiaketak ondorio onak zein txarrak garatu ahal ditu, beraz, gai honi buruzko jakitunek ez dute erregai mota hau erregai garbitzat hartzen.
Ekoizpenaren aldetik,
 
===Erregai fosilak===
{{sakontzeko|Erregai fosil}}
Erregai fosilak milioika urteetan zehar laku, itsaso, ibai eta bestelako ur uneen behean eratu izan diren erregaiak dira. Sedimentuek denbora igaro ahala izaki ezberdinen hondarrak estaltzen joan izan dira, erreakzio kimikoei lekua utziz.
Erregai fosilak lurreko [[Litosfera|litosferan]] aurkitutako [[hidrokarburo|hidrokarburoak]] dira. Bioerregaiak baino merkagoak eta energia gehiago askatzen duten arren, finituak dira eta horregatik beste erregai mota batzuen ikerketei bidea ireki zaie.
Erregai fosilak erabiltzeak hainbat arrisku dakar eta honen adibide ikatza, gasa eta petrolioaren errekuntzan askatzen den [[CO2]] kantitatea dugu. Hala ere, hauen prezio merkeak, efizientzia altuak, ustiaketa errazak eta erabilgarritasun handiak erregaien %90a fosilak izatea justifikatzen du.
 
==Ondorioak==