Preso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Prision del Condado de Mantras.JPG|thumb|right|300px|'''Preso''' bat.]]
 
[[Preso]]a bere borondatearen aurka eta [[estatu]] baten aginduz edo agintean dagoen beste erakunde baten erabakiz askatasunikmugimendu-askatasuna eznabarmen duenkendu zaion [[pertsona]] bat da. Gehienetan presoak presondegi edo [[espetxe]]etan gordetzen dira, baina [[kontzentrazio-esparru]]ak eta bestelako instalazioak ere erabili dira presoak konfinatzeko. Hainbat arrazoi daude pertsona bat preso bilakatzeko: [[atxiloketa]] baten ondorioz, epaiketa batean ezarritako [[zigor]] moduan, [[disidentzia|disidenteen]] aurkako [[errepresio politiko]] moduan nahiz [[gerra]] baten ondorioz. [[Bahiketa|Bahituak]] ez bezala, presoak agintean dagoen estatu edo talde baten ekimenez bilakatzen dira preso, [[ordenamendu juridiko]]a aplikazioz edo erabaki politiko baten ondorioz.
 
Preso mota anitz dago: [[preso prebentibo]]ak atxilotuta eta epaiketaren zai dauden pertsonak dira, epaitegien aginduz; preso zigortuak epaiketa baten ondoren, [[espetxe-zigor]]ra jaso eta betetzen ari diren presoak dira; [[preso politiko]]ak euren [[aktibismo]] politikoarengatik estatu batek giltzapetutakoak dira; [[gerra-preso]]ak, berriz, gerra batean zehar atxilotu diren [[gudari]] etsaiak dira.