Ehun metro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
30. lerroa:
Eleberria sei kapituluz osaturik dago. Kapituluen hasieran eta labur-labur, protagonista haurra zelarik (haurra protagonista dela zuzenean esaten ezbada ere), eskolako pasadizo bat kontatzen da, non protagonista, abizen euskalduna izateagatik mespretxatua izan ondoren, diktaketa [[nazionalkatoliko]] bati inkonstzientziaz men ez egiteagatik zigortua den.
 
Eleberriaren hari nagusia José izeneko ETAkide bateko ihesaldi laburra da, ehun metrokoa hain zuzen (eleberriari izenburua emanez), [[Donostia]]ko [[Konstituzio plaza]]n, poliziaren tiroz hilik geratzen den arte. Sei kapituluetan zehar, xehetasun osoz kontatzen da ihesaldia plazan zehar, polizien jazarpena eta iheslariaren sentsazio fisikoak eta pentsamenduak. Instintiboki eta hortik ihesbiderik izango ez duela jakin arren, plazan dagoen Zamudio izeneko taberna baterantz abiatzen da, baina bertara iritsi aurretik erailtzen dute, tabernako atarian dagoen gazte ikaratuaren aurrean. ETAkidea armaturik dago eta bere pistola erabili ere egiten du polizien aurka, poliziak bera bizirik harrapatzea nahiago dutela jakinda eta erabaki horrek bere heriotza ekarriko duela jakin arren. Ihesaldian zehar giltza bat erortzen zaio lurrera, polizia batek jaso eta Zamudio tabernan dagoen gaztearekin lotuko duena halabeharrez. Ihesaldiaren erritmoa metro eta, bereziki amaieran, hil arte geratzen zaizkion segundoen zenbaketak indartzen du. Protagonista hilik, gorpua jaso eta ospitalera nola eramaten den kontatzen da amaieran, bere ama eta anaiak heriotza lekutik gertu eguneroko zereginetan dabiltzan bitartean, gertatu denaren ezjakin.
 
Narrazioan zehar, Konstituzio plazari eta Donostiari buruzko informazio turistikoa azaltzen da han eta hemen, gaztelaniaz. Aldi berean, ETAkidearen jazarpen, tiroketa eta heriotza kontatuz, prentsak biharamunean plazaratzen dituen titularren zatiak tartekatzen dira, poliziaren [[bertsio ofizial]]ari jarraiki eta gaztelaniaz. Bestelako berri solteei buruzko titularrak ere agertzen dira, garaiko giro politiko eta soziala islatzen du. Gaztelaniazko pasarte horiek Euskal Herrian bizi zen [[diglosia]] egoera nabarmentzen dute.