Gipuzkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan hitz egiten: [[Deba]] ibaiaren arroan, [[Leintz-Gatzaga]]tik [[Elgoibar]]reraino, [[bizkaiera]]z mintzatzen dira hango euskaldunak. Gipuzkoako gainerako lurretan eta Nafarroako ipar-mendebaldean (zehazki esanda, [[Araitz]]en, [[Basaburua]]n, [[Larraun]]en eta [[Imotz]]en), gipuzkera da nagusi.
 
XVII. mendetik XX. mendearen azkenalderaino, Gipuzkoako ipar-ekialdean —[[Oiartzun]] eta [[Bidaso]] ibaien arroetan— [[goi-nafarrera]]z mintzo ziren (XVIII. mendearen hasieratik aurrera, gipuzkeraren eragin handiarekin), baina [[Beterriko gipuzkera]] nagusitua da han ere orduz geroztik, bereziki gazteen artean.<ref name="ZuazoOiartzungo">Koldo Zuazo (1997): «Oiartzungo hizkeraren kokagunea», in ''Fontes linguae vasconum: Studia et documenta'', 76. zenbakia, 397-426. orrialdeak.</ref>
 
== Azpieuskalkiak ==