Fundamentalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Sabino Arana +Sabin Arana)
21. lerroa:
[[Espainia]]n [[karlismo]]aren barnean sortu zen integrismoa, baina [[1888]]. urtean hartatik bereizi eta Partido Católico Nacional alderdi politiko integrista sortu zen [[Ramón Nocedal]]en eskutik. Garrantzia izan zuen Hego Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Bereizketa hartan arazo pertsonalek zer esan handia izan zuten arren, ideologia eta politika mailako faktore batzuek ere izan zuten bere eragina, integristek ez baitzituzten inola ere onartu karlisten arteko zenbait buruzagik liberalen aldera abiarazi nahi izan zituzten harremanak. Integrismoak, hala ere, ez zuen arrakasta handirik inoiz izan, eta errepublikaren garaian integristak karlisten alderdian sartu ziren berriro.
 
Hala ere, integrismoak berebiziko eragina izan zuen eliz jendeen artean, [[Felix Sardà i Salvany]] elizgizon kataluniarrak argitara eman zituen idazki sukarren ildoan (apaiz honek 1884. urtean idatzi zuen ''Liberalkeria bekatua da'' liburuaren zenbait bertsio egin zen ondoko urteetan euskaraz), eta, ''Dios y Patria'' ''(Jaungoikoa eta Aberria)'' lemapean, garaipen handiak erdietsi zituen hauteskundeetan, nekazari giroko eremu guztiz katolikoetan bereziki. 1897. urtean bitan banatu ziren Gipuzkoako integristak, [[Ignacio de Lardizabal]] eta [[Aniceto Rezola]] buruzagiek [[SabinoSabin Arana]]ren integrismo abertzalerantz jo zutenean. Espainolismo gartsuan iraun zuen [[Juan de Olazabal y Ramery]], [[1909]]an Espainiako estatuko integristen buruzagi nagusi bihurtu zen politikari irundarrak. Integrismoak berebiziko eragina izan zuen Gipuzkoako nekazari eremuetan eta gainerako eskuin taldeetan, Sabino Aranaren ondoko mugimendu nazionalista barne. Parte hartu zuen hego Euskal Herriko autonomia estatuturako proiektuetan eta eliza katolikoarekin lotura zuzena defenditu zuen gizarteko maila eta erabaki guztietan. [[1931]]. urtean berriro batu ziren karlismotik bereizitako adar guztiak (integristak, tradizionalistak eta jaimistak) eta ''Comunión Tradicionalista'' taldea osatu zuten. Erakunde berri honen espainolismoak eta erlijio integrismoak eragotzi zuen neurri handi batean Hego Euskal Herriko lurralde guztiak bateratuko zituen autonomia estatutuaren onarpena (1932).
 
Espainiako estatuko eskuineko alderdiak bateratu zirenean (Confederación Española de Derechas Autónomas, 1933), erabat desagertu zen integrismoa politika joera gisa, baina indartsu iraun zuten ideologia integristaren irizpide nagusiek.