Behe Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.5.2) (robota Aldatua: nl:Late Middeleeuwen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-bataz beste +batez beste)
12. lerroa:
[[Behe Erdi Aroa]] gorabeheraz eta lazeriaz betetako epea da. Klima-historialariek dokumentatutako [[klima aldaketa]] gertatu zen, eta nekazaritza kaltetuta atera zen. Garaikideek goseteen bidez pairatu behar izan zuten, hala nola [[1315-1317ko gosetea|1315-17koa]].
 
Edonola ere, hondamendi larriena [[1340ko hamarkada]]ko [[Izurrite Beltza]] izan zen. Sua lastoan bezala hedatuta, [[bakterio]]-gaixotasun horrek [[Europa]]ko biztanleria txikitu zuen, batazbatez beste europarren heren bat hil baitzen, eta hainbat tokitan hildakoen kopurua %50era ere iritsi zen. Zenbait lekutan [[XIX. mende]]ra arte ez zen berreskuratu populazio-maila. Landa-eremu ugari biztanlerik gabe geratu ziren. Laborarien murrizketa zela medio, soldatak handitu ziren, eta jabeek lurretara lotu nahi izan zituzten langileak.
 
[[Gerra]] ere ohiko bilakatu zen toki batzuetan, hala nola [[Ehun Urteko Gerra]] pairatu behar izan zuten tokietan. Bizi-baldintza kaskarrak zirela eta, nahigabetasuna zabaldu eta matxinadak gertatu ziren Europa osoan. Krisialdiari aurre egiteko beste bide bat barneko erlijioa izan zen. Garai honetan [[Eliza Katolikoa]] ere krisian egon zen, [[Mendebaldeko Zisma]]ren garaian elkar onartzen ez zuten hiru [[Aita Santu]] izatera iritsi baitzen. Hainbat erreforma-saioak burutu ziren, arrakastarik gabe, baina nahigabeak bidea irekita utzi zuen [[XVI. mende]]rako.