Klima ozeaniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batez-besteko +batez besteko)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batez-beste +batez beste)
15. lerroa:
* '''Tenperatura:''' Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren ikuspuntutik bere leuntasuna da. Hilabete hotzenean batez besteko tenperatura 4 eta 9 °C artekoa izaten da, hilabete beroenekoa aldiz 18 eta 21 °C artekoa. Honela, urteko batez besteko tenperatura 11 eta 14 °C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa altitudea eta itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da. Izotzari dagokionez, 0 °C neurtzen diren egunak ez dira asko izaten kostaldean, urtean 10 egun baino gutxiago. Barnealdeko haranetan eta batez ere Sakanan eta toki hozpelenetan 50 egun baino gehiago ere izaten dituzte (esaterako [[Altsasu]]k 52 egun).
 
* '''Prezipitazioa:''' Parametro honen ezaugarri nagusia bere erregulartasuna da. Urtaro guztietan ematen dira prezipitazioak eta ondorioz ez dago aro lehorrik. Klima ozeanikoa duten Euskal Herriko lurraldeetan 1000mm prezipitazio baino gehiago ematen dira urtean. Toki batzuetan askogatik gainditzen dira 1000mm horiek, esaterako [[Nafarroa]] eta [[Gipuzkoa]] arteko mugan. Zonalde hau da Euskal Herriko ingurune hezeena eta [[Artikutza]]n esaterako urtean batez- beste 2500mm prezipitazio batzen dira.
 
* '''Berezitasun Klimatikoa:''' [[Enbata]]: [[Bizkaiko Golko]]ko kostaldean gertatzen den bat-bateko itsasoko haize-bolada hotz eta gogorrari deitzen zaio. Haize mota hau bereziki udaberri eta udazken bitartean sortzen da.