Hiztegigintza berezitua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
Hiztegigintza mota ia guztietan bezala, hiztegi berezituak [[hiztegi elebakarra|elebakarrekoak]] izan daitezke, baina baita [[hiztegi elebiduna|elebidunak]] zein [[hiztegi eleaniztuna|eleaniztunak]] ere. Denetan konplexuenak elebidunak izan ohi dira: kultura zehatz baten menpe dagoen alor bateko hiztegi elebidunetan hainbat aldagai berezi hartu behar dira kontuan: besteak beste, bi hizkuntzetan erabiltzaileak daukan [[hizkuntz gaitasuna]] edo bi kulturetan daukan hizkuntzaz kanpoko gaitasuna.
 
Nielsen-ek (1994) dioenez, hiru hiztegi mota nagusi bereiz daitezke. Lehenik,: alor anitzeko hiztegia, hau da, alor anitzi buruzko informazioa ematen duena; bigarrenik, alor bakarreko hiztegia, alor bakarrari buruzko informazioa ematen duena; eta, hirugarrenik, azpialorreko hiztegia, alor orokor bateko azpialor bati buruzko informazioa ematen duena.
 
Hiztegia zertarako egina den eta honi ere begiratu behar zaio. Bi helburu nagusi izan ditzake halako hiztegi batek: [[komunikazioa]] edo [[ezagutza]]. Komunikazioari begira egindako hiztegietan kontuan hartu ohi da erabiltzaileak testuak itzuli, testuak ulertu, testuak ekoiztu edota testuak editatu edo berrikusi nahiko dituela. Ezagutzari begira egindako hiztegietan, berriz, komunikazioarekin lotuta ez dauden egoeretan ezagutza (datuak eta informazioa) jartzen da erabiltzailearen esku.
Gaurko hiztegigintza berezituak arreta berezi bat jartzen du hala hiztegi biltzaileentzat nola hiztegi erabiltzaileentzat mesedegarri izan daitezkeen hatsarreak eta teknikak garatzen.