Hiztegigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
 
* Hiztegiaren osagaiak hautatzea eta antolatzea
 
* Hiztegian datuak emateko modu egokienak hautatzea, hau da, egitura orokorra (makroegitura), sarreraren egitura (mikroegitura) eta bidaltze-deien sistema
 
* Sarrera gisa emango diren hitzak eta hizkiak hautatzea
 
* Esapideak, kolokazioak eta adibideak hautatzea
 
* Hitz bakoitzeko lematizatuko diren lema formak hautatzea
 
* Hitzak definitzea
 
* Definizioak antolatzea
 
* Hitzen ahoskera zehaztea
 
* Definizioak eta ahoskerak mailakatzea, euren hizkuntza maila (goi mailakoa, behe mailakoa, etab.) edo dialektoaren arabera, beharra dagoenean
 
* Ordainak bilatzea hiztegi elebidun eta eleaniztunetan
 
* Kolokazioak, esapideak eta adibideak itzultzea hiztegi elebidun eta eleaniztunean
 
* Hiztegia inprimatua izan zein elektronikoa izan, erabiltzaileak hiztegiko datuak ahalik eta hobekienik lortzeko moduak diseinatzea
 
Gaurko lexikografiaren helburu garrantzizkoenetako bat da erabiltzaileari ahalik eta gehiena erraztea bilatu nahi duen informazioa aurkitzeko moduak.
Lexikografia teorikoa (edo metalexikografia) hiztegigintzak dituen gai berak ditu, baina bere helburua da hiztegi hobeak egiteko hatsarreak garatzea, adibidez hiztegietako datuak eta informazio lexikografikoa lortzeko bideak erraztea. Hiztegien eta hiztegigintzaren ikerketan zenbait adar bereizi ohi dira: 'hiztegi kritika' (hiztegi bat edo batzuk ebaluatzea, adibidez erreseinen bitartez, '[[hiztegigintzaren historia]]' (nazio bateko edo hizkuntza bateko lexikografi tradizioa aztertzea, edo hiztegi mota batena), 'hiztegi tipologia' (lexikografi lanak sailkatzea, hala nola hiztegia vs. entziklopedia, hiztegi elebakarra vs. elebiduna, hiztegi orokorra vs. teknikoa edo pedagogikoa), 'hiztegien egitura' (hiztegietan informazioa emateko dauden bide ezberdinak formateatzea), 'hiztegien erabilera' (hiztegi erabiltzaileen ohiturak eta gaitasunak aztertzea) eta 'hiztegien IT' (hiztegiak biltzeko prozesuari ordenagailuaren laguntza aplikatzea).
'Hiztegigintza [[elebidun|elebiduna]]', hau da, oro har hiztegi elebidunak egiteari eta erabiltzeari dagokiona, berez aipatzeko moduko alorra da. Nahiz hiztegi elebidunak oso aspaldikoak diren, esan ohi da hiztegi elebakarren aldean garapen eskasagoa izan dutela, batez ere hizkuntza bietako bat ez denean eremu zabaleko hizkuntza bat, oso lanbide zaila baita. Lexikografi lan mota ezberdinetan batzuk ez dira hizkuntzarteko bertsiotan aurkitzen (entziklopediak ez, esate baterako); dena dela, batzuetan erronka honen aurrean azpimota zenbait sortzen dira, hala nola hiztegi 'erdi-elebidunak' edo 'elebidunduak' (adibidez, Hornby's (Oxford) Advanced Learner's Dictionary English-Chinese), aurreko hiztegi elebakarrak itzuliaz sortutakoak, alegia (ik. Marello 1998).
 
Atkins, B.T.S. & Rundell, Michael (2008) The Oxford Guide to Practical Lexicography, Oxford U.P. ISBN 978-0-19-927771-1
 
Bejoint, Henri (2000) Modern Lexicography: An Introduction, Oxford U.P. ISBN 9780198299516
 
Bergenholtz, H., Nielsen, S., Tarp, S. (eds.): Lexicography at a Crossroads: Dictionaries and Encyclopedias Today, Lexicographical Tools Tomorrow. Peter Lang 2009. ISBN 978-3-03911-799-4
 
Bergenholtz, Henning & Tarp, Sven (eds.) (1995) Manual of Specialised Lexicography: The Preparation of Specialised Dictionaries, J. Benjamins. ISBN 978-9027216120
 
Green, Jonathon (1996) Chasing the Sun: Dictionary-Makers and the Dictionaries They Made, J. Cape. ISBN 0-7126-6216-2
 
Hartmann, R.R.K. (2001) Teaching and Researching Lexicography, Pearson Education. ISBN 978-0582369771
 
Hartmann, R.R.K. (ed.) (2003) Lexicography: Critical Concepts, Routledge/Taylor & Francis, 3 volumes. ISBN 978-0415253659
 
Hartmann, R.R.K. & James, Gregory (comps.) (1998/2001) Dictionary of Lexicography, Routledge. ISBN 978-0415141444
 
Kirkness, Alan (2004) "Lexicography", in The Handbook of Applied Linguistics ed. by A. Davies & C. Elder, Oxford: Blackwell, pp. 54–81. ISBN 978-1405138093
 
Landau, Sidney (2001) Dictionaries: The Art and Craft of Lexicography, Cambridge U.P. 2nd ed. ISBN 052178512X
 
Marello, Carla (1998) "Hornby's bilingualized dictionaries", in International Journal of Lexicography 11,4, pp. 292–314.
 
Nielsen, Sandro (1994) The Bilingual LSP Dictionary, G. Narr. ISBN 978-3823345336
 
Nielsen, Sandro (2008) "The effect of lexicographical information costs on dictionary making and use", in Lexikos (AFRILEX-reeks/series 18), pp. 170–189.
 
Nielsen, Sandro (2009): "Reviewing printed and electronic dictionaries: A theoretical and practical framework". In S. Nielsen/S. Tarp (eds): Lexicography in the 21st Century. In honour of Henning Bergenholtz. Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins, 23-41.ISBN 978-90-272-2336-4
 
Ooi, Vincent (1998) Computer Corpus Lexicography, Edinburgh U.P. [1] ISBN 074860815X
 
Zgusta, Ladislav (1971) Manual of lexicography (Janua Linguarum. Series maior 39). Prague: Academia / The Hague, Paris: Mouton. ISBN 978-9027919212
Hiztegigintza aplikazio praktikoan oinarritutako [[filologia]]ren adarra izan ohi da, eta hizkuntza bakoitzaren araugileekin lotuta egoten da. Edukiari dagokionean, [[semantika]] eta [[morfologia]]rekin lotu daiteke.
 
{{hizkuntzalaritza zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Lexikografia]]