«Kostis Palamas»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/
t
t (Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/)
[[Fitxategi:Kostis Palamas.JPG|thumb|right|Kostis Palamas]]
'''Kostis Palamas''' poeta greziarra izan zen ([[Patras]], 1859 - Atenas, 1934). Eragin handia izan zuen Greziako literatura modernoaren bilakaeran. Literaturan hizkuntza [[demotiko]]a erabiltzen hasi zen Atenasko Eskolako aitzindaria izan zen. Tradizionalismoa alde batera utzi, eta bere inspirazio-iturria herriaren hizkuntzan eta bizitzan oinarritzen ahalegindu zen. 1886an argitaratu zuen lehenengo poesia-bilduma: ''Tragoudia tes Patridos mou'' (''Nire herriko kantak''). Harenak dira, halaber: ''Iamboi kai Anapaestoi'' (1897, ''Ianboak eta Anapestoak''); ''Asalefte Zoe ''(1904, ''Bizi aldaezina''); ''Dodeckalogos tou Gyftou'' (1907, ''Ijitoaren dodekalogoa''); eta ''I flogera tou Vasilia'' (1910, ''Erregearen flauta''). Atenasko Unibertsitateko idazkaria izan zen, 1897. urtetik aurrera; herri-hizkuntzaren alde zeudenen buru izan zen hizkuntza-ereduen lehian.