«Maharishi Mahesh Yogi»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
t (Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/)
[[Fitxategi:MaharishiMaheshYogi-01.jpg|thumb|right|Maharishi Mahesh Yogi]]
'''Maharishi Mahesh Yogi''' indiar [[yogi]]a izan zen, [[gogoeta transzendental]]aren mugimenduaren sortzailea (1917 - 2008). Fisikako ikasketak egin zituen Allahabadeko Unibertsitatean, eta ondoren [[Guru Dev]] (1869-1953) maisu espiritualaren zuzendaritzapean lan egin zuen; azken horrek [[Maharishi]]k mendebaldetik 1958an eraman zuen gogoeta teknika berezi bat erakusten zuen. Teknika horrek, MT siglaz ezagutzen dena, mantra pertsonal baten errepikapena eskatzen du eta lantzen duenari kontzientzia-egoera bikainak lortzeko aukera ematen dio. Maharashik zazpi kontzientzia-maila deskribatzen zituen: goren mailakoa egoera argitua da. Bestalde, gogoeta transzendentala lantzen duena trebetasun ez-normalak edo siddhisak egiteko gauza dela esan ohi da. Gogoeta transzendentalaren oinarrian dagoen filosofia [[vedanta]] da, nahiz eta Maharishik teknika hori ideia hinduetatik kanpo ere erabil daitekeela adierazten zuen. Gogoeta transzendentalaren eta horri lotuta dauden erakundeen asmoa da, Maharishi Corporate Development International eta Maharishi International Universityrena, besteak beste, munduko txirotasuna murriztea, osasunaren alde lan egitea eta bakea lortzea. 1960ko hamarraldian, Maharashi ospetsu bihurtu zen [[The Beatles]] pop-taldearekin izan zuen harramana zela-eta. 1992an Maharashiren ideiek indar handia hartu zuten Britainia Handian, Lege Naturalaren alderdiaren sorrerari esker.