«Hussein Ali Montazeri»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/
t (r2.7.1) (robota Aldatua: ar:حسين علي المنتظري)
t (Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/)
[[Fitxategi:Hussein-Ali Montazeri in evin prison.jpg|thumb|right|Hussein Ali Montazeri]]
'''Hussein Ali Montazeri''' irandar irakaslea eta [[xii]]ten buruzagia da (Nayafabab, [[Isfahan]] probintzian, 1923 - [[Qom]], 2009). Isfahaneko Teologia Eskolan ikasi zuen, eta Zientzia eta Filosofiako irakaslea izan zen Qomeko Teologia Eskolan. 1960ko hamarraldian, [[Khomeini]] imanaren ikasle izan zen. 1963an, xahren nekazari-erreformaren istiluetan, atxilotu egin zuten. Hurrengo urtean, Khomeini buruzagia bisitatu zuen Iraken. Handik itzuli zenean, atxilotu egin zuten berriz ere, eta Irango nekazari-inguruetara bidali zuten 1963-1964an. 1980an, Qomera itzuli zen, eta irakasle gisa lan egiten zuen han. 1985ean, Khomeini imanaren jarraitzaile ofizial izendatu zuten. Baina zenbait apaizek atzera bota zuten, erlijioaren hierarkian beheregi zegoelako. Hala, saiatu zen erlijio-liburuak irakurtzen eta Korana erakusten, buruzagien piramidean gorantz egiteko asmoz. Alderdien konstituzioaren aldeko agertu zen, islamismoaren barruan betiere, eta baita hauteskunde libreen eta iritzi-askatasunaren alde ere. Bere herrialdeko gobernuaren aurrean jarrera kritikoa izan baitzuen, Jakintsuen Biltzarra uztera behartu zuten. 1997an, etxean atxilotuta egotera behartu zuten [[Khamenei]] aiatolah kritikatzeagatik, eta 2003ra arte egon zen egoera horretan.