«Gladys Greene»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
t (Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/)
[[Fitxategi:Jean Arthur in Shane.jpg|thumb|right|Gladys Greene]]
'''Gladys Greene''' (izengoitia: ''Jean Arthur'') estatubatuar zinema-antzezlea izan zen ([[New York]], 1900 - Carmel, Kalifornia, 1991). Argazkietarako modelo-lanak egin ondoren, zineman John Forden ''Cameo Kirby'' (1923) filmarekin egin zuen debuta. [[Columbia]] etxeak kontratatu zuen, eta film soinudunak egiten hasi zirenean, komediaren generoan espezializatu zen. Zuzendaririk handienekin lan egin zuen: John Fordekin ''The Whole Town´s Talking ''(1934), Cecil B. De Millerekin ''The Plainsman'' (1936), Frank Borzagerekin ''History is Made at Midnight ''(1937), Mitchell Leisenekin ''Easy Living ''(1937), eta Frank Caprarekin ''Mr. Deeds Goes To Town'' (1936), ''You Can´t Take it With You'' (1938) eta ''Mr. Smith Goes To Washington'' (1939). Azken film hauetan [[Gary Cooper]] eta [[James Stewart]]ekin batera jardun zuen protagonista gisa. 1940ko hamarraldian film gutxiagotan parte hartu zuen: [[Billy Wilder]]ren ''A Foreign Affair ''(1948), eta George Stevensen ''The Talk of Town'' (1942), ''The More the Merrier'' (1943) eta ''Shane ''(1953). Hori izan zen bere azken filma. Ondoren, telebistako zenbait programatan ere agertu zen.