«Tutankamon»: berrikuspenen arteko aldeak

16 bytes added ,  Duela 10 urte
ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.2+) (robota Aldatua: sv:Tutankhamon)
No edit summary
[[Akhenaton]] edo [[Amenhotep IV.a]] errege handiaren suhia eta, segur aski, haren ondorengoa izan zen [[Smenke]]ren anaia zen. K[[. a. 1361]]. urtean aginpidera heldu zen baina bederatzi urte besterik ez zituenez [[Ay ministroa]]ren eta Inperioko gudarosteko buru zen [[Horemheb]] buruzagiaren esku utzi zuen aginpidea. Hauek [[Amon]] jainkoaren eta honen hilobiaren aldeko gurtza, [[Akhenaton]]ek [[Aton]] eguzki-diskoaren gurtza ezarri eta Amonena debekaturik, berriro indarrean jarri zuten. Kontseilarien aholkuei jarraituz, bere jatorrizko izena zuen Tutankatonen ordez Tutankamon izen berria (Amon jainkoaren irudi bizia) hartu zuen.
 
[[Tell el-Amarna]]ko hiria utzi eta [[Menfis]] administrazio hiriburura joan zen bizitzera. Aldarrikatu zuen dekretu baten bidez [[Tebas]]ko erlijio agintarien eskura itzuli ziren beren tenplu eta eskubideak. [[K. a. 1352]]. urtean ustekabean hil zen ondorengorik utzi gabe. Ay ministroak bete zuen hark utzitako lekua eta Aton jainkoaren gurtza sendotu zuen berriro ere. Tutankamonen agintaldia laburra izan zen arren, [[Egipto]]ko faraoirik ospetsuena da, agian haren hilobia [[1922]]. urtea arte aurkitu ez zutelako edota ondorengo faraoiek [[XVIII. dinastia]]ko erregeen berriak ezabatzeko eman zuten aginduaren ondorioz, Tutankamoni buruzkoak ezezagun izan zirelako. 1922. urtean, [[Erregeen HaranHarana|Erregeen Haranean]]ean eginiko miaketa batean, [[Howard Carter]] buru zen ingeles arkeologo talde batek Tutankamonen hilobia eta zenbait gela aurkitu zituen, ordu arte inork ukitu gabeak. Hilobiaren barnean, faraoiaren [[momia]] eta [[hilkutxa]]ren ondoan, arte lanez, harribitxiz eta urrezko gaiez hornituriko altxorra ere aurkitu zuen.
 
== Erreferentziak ==