1967ko Italiako Giroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {| align="right" style="border-style:solid;border-width:1px;border-color:#808080;background-color:#808080;margin-left:15px" cellspacing="1" cellpadding="2" |----- bgcolor="#EFEFE...
 
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-segundu +segundo)
22. lerroa:
Edizio honetan parte hartu zuen lehen aldiz [[KAS (txirrindularitza taldea)|KAS]] taldeak [[Italiako Giroa]]n, eta arrastoa utzi zuten itzulian, taldekako sailkapena, mendikoa eta hiru etapa irabaziz eta [[maglia arrosa]] hamaika egunez eramanez bi txirrindulari ezberdinen artean. Lasterketan, protagonista nagusiak esprinterrak izan ziren. [[Willy Planckaert]], [[Dino Zandegu]], [[Rudi Altig]] eta [[Michele Dancelli]]ren artean bederatzi etapa banatu zituzten.
 
Era berean, edizio honetan, hurrengo urteetan zeresan handia izango zuen txirrindulari batek parte hartu zuen: [[Eddy Merckx]] belgiarra, bere lehen partehartzea izan zen honetan bi etapa garaipen lortu zituelarik, sailkapen nagusian 9. postuan amaitzeaz gain. Lasterketan, polemika ere ez zen falta izan. 19. etapan, elurpean jokatu zena, [[Tre Cime di Lavaredo]] izeneko mendatea igo zen lehen aldiz. Egun horretan, Gimondik irabazi zuen etapa, segundusegundo gutxira Eddy Merckx eta Gianni Motta sartu zirelarik. Alabaina, etapa baliogabetua izan zen irregulartasunengatik eta zaletuen bultzakadengatik, italiar txirrindularia biziki haserrarazi zuena, lasterketa uzteko puntuan egon zena, baina bi aldiz pentsatu ondoren, lasterketan jarraitzea erabaki zuen.
 
20. etaparen amaieran, edizio honetako etapa erregina izan zena, [[Jacques Anquetil]]ek jantzi zuen maglia arrosa. Dena dela, Gimondi, Girora [[bronkitis]]ak jota joan zena, frantziarragandik oso gertu zegoen sailkapen nagusian, minutu erdi baino gutxiagora. Italiarrak 21. etapan ihes egin zuen eta etapa 4. postuan amaitu zuen, baina sailkapen nagusiko lehen postuetan zeudenekiko lau minutu baino gehiagoko diferentziarekin. Sailkapen nagusia erabat irauli zen, eta Gimondik, bere karreran irabaziko zituen hiru Giroetatik lehena irabazi zuen.