«Supereroankortasun»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-kalkulo +kalkulu)
t (r2.7.1) (robota Erantsia: war:Superconductividad)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-kalkulo +kalkulu))
Erresistentzia elektrioka korronte elektrikoaren garraiapenari material batek jartzen dion traba da. Ohmen legearen bidez kalkula daiteke ''R=V/I'', non ''V'' eta ''I'' potentzial tentsioa eta korronte elektrikoa diren hurrenez-hurren. Erresistentziaren unitatea nazioarteko sisteman ohmnioa dugu, Georg Simon Ohm fisikari alemaniarraren omenez, ikurra <math>\Omega</math>. Berau neurtzeko korronte bat pasarazten da materialetik eta tentsioa erorketa neurtzen da, ''V''=0 bada orduan erresistentzia zero dugu eta material hori egoera supereroalean dagoela esan genezake.
 
Supereroaleek korronte elektriko bat mantendu dezakete tentsiorik aplikatu gabe, elektroimanak egiteko erabiltzen den propietatea dugu, adibidez medikuntzan erabiltzen diren erresonantzia magnetiko nuklearrak egiteko makinetakoak. Neurketek diote 100.000 urtez iraun dezakela korronte batek harila batean biraka, beste kalkulokalkulu teorikoek diote unibertsoaren adina baino luzeagoa den denbora periodo batean egotera irits zitekeela.
 
Eroale arrunt batean, korronte elektrikoa metaletan zehar doan elektroien higidura dela jo dezakegu. Elektroiek etengabe talka egiten dute metalean dauden ioi positiboekin, eta garraiatzen duten energiaren zati bat ioiak xurgatzen du bibrazio energiatzat (beroa). Horrela, korrontearen energia denbora guztian barreiatzen ari da. Aldiz, supereroaletarako ezin dugu ikuspegi hori erabili.
252.705

edits