Mary Lou Retton: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEBko +AEBetako)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Retton-m.jpg|thumb|alt=Mary Lou Retton|Mary Lou Retton (2004)]]
 
Estatubatuar kirolaria (Fairmount, 1968). Olinpiar jokoetan urrezko domina irabazi duen lehen gimnasta estatubatuarra izan zen, eta AEBkoAEBetako gimnastikaren historiako gimnasta onenetako bat. Hamabi urterekin, Estatu Batuetako txapelketetan parte hartu zuen, eta, urtebete geroago, Estatu Batuetako selekzioan sartu zen. Los Angelesko Jokoak baino hogei hilabete lehenago, Houstonera joan zen (Texas), Bela Karolyi entrenatzaile errumaniarraren gimnasioan lan egitera. 1983an, MacDonalds Amerikar Kopan, munduko gimnasta onenak garaitu zituen, sobietar eta errumaniar txapeldunak barne. Handik gutxira, Japoniako Chunichi Kopa irabazi zuen lehen estatubatuarra izan zen. Eskumuturraren hausturak 1983ko Munduko Txapelketan parte hartzea galarazi zion. Los Angelesko Olinpiar Jokoetan, baina, ordaina hartzeko aukera izan zuen, eta gimnastikan urrezko domina irabazten zuen lehenengo estatubatuarra izatea lortu zuen. Gainera, zilarrezko domina irabazi zuen zaldian eta taldeka, eta brontzezkoa, barra asimetrikoetan eta lurreko ariketetan.
 
== Kanpo loturak ==