Mikhail Xolokhov: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sholoh zen.jpg|thumb|left|150px|alt=|Xolokhov eta haren emaztea, 1924an.]]
 
'''Mikhail Alexandrovitx Xolokhov''' —[[errusiera]]z Михаи́л Алекса́ндрович Шо́лохов— (Kruzhilin, [[Vexenskaia]], [[Errusiar Inperioa]], [[1905]] - Vexenskaia, [[Sobietar Batasuna]], [[1984]]) errusierazko idazlea izan zen.
 
== Bizitza ==
 
Nekazari-familia bateko semea zen. 1920an, [[Armada Gorria]]n sartu zen. Bi urtez Moskun izan ondoren, 1924an, jaioterrira itzuli zen. 1926an, ''Donskie RasskazyRasskazi'' (''Don ibaiko ipuinak'', Olga Martinez de Marigortak eta Roberto Serranok euskaratua) kontakizun-bilduma argitaratu zuen arrakasta handiz. Gizakiaren eta izadiaren arteko harremanak islatu zituen obra horretan.
 
1940an, ospe handia lortu zuen eleberria kaleratu zuen: ''Tikhii Don'' (1928-1940, ''Don barea''). Obra handi horretan, berriz, [[kosako]]en eta gobernu zentralaren arteko liskarrak aztertu zituen. 1941. urtean [[Stalin saria]] jaso zuen obra horrengatik. Errusiako gaur egungo historia aztertu zuen ondorengo lanetan: ''Podniataia tselina'' (1932-1960, ''Luberriak'') eta ''Oui Srazhalis za rodinu'' (1942, ''Aberriaren alde borrokatu ziren''). 1961ean, Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide egin zuten, eta lau urte geroago [[Literaturako Nobel saria]] eskuratu zuen.