Giza hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

gizaki batek beste bat hiltzea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Giza hilketa''' pertsona bat hiltzeko ekintza da. Adiera zabalean, giza hilketak gerran hiltzea, heriotza zigorra burutzean eta juridikoki hilketatzat jo ez diren ...
(Ez dago alderik)

14:17, 7 martxoa 2012ko berrikusketa

Giza hilketa pertsona bat hiltzeko ekintza da. Adiera zabalean, giza hilketak gerran hiltzea, heriotza zigorra burutzean eta juridikoki hilketatzat jo ez diren gizakien heriotzak, zuzenean eragin ez direnak, barnehartzen ditu, egoerari buruz egiten den giza eta gizarte balorazioa zein den; zentzu juridikoan, baina, zigor zuzenbidean zigortzen den krimena da, zehazki definitzen dena. Ordenamendu juridikoa zein den, giza hilketa mota zenbait bereizten dira:

  • giza hilketa dolosoa edo borondatezkoa, non hiltzeko asmo garbia dagoen; horren baitan erailketa dago, besteak beste aldez aurretik pentsatu den giza hilketa dena;
  • nahi gabeko giza hilketa, hiltzeko aldez aurreko asmorik ez zegoenean, baina hiltzaleak burutzen den ekintzaren ondorioetako bat hiltzea izan daitekeela jakin eta, hala ere, ekintza aurrera eramaten duelarik;
  • halabeharrezko giza hilketa, ekintza baten ondorioz heriotza gerta zitekeela aurreikus ezin daitekeenean edota hilketa guztiz halabeharrezkoa denean.


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.