Bauhaus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
Gropius izan zen lehen zuzendaria, eta, geroago, [[Mies van der Rohe]] arkitekto maisuak zuzendu zuen. 1933.ean [[nazi]]ekin tratutan ibili zen Mies eskola itxia izan ez zedin; alabaina, azkenik itxi egin behar izan zuen naziek sortutako presio politiko eta ideologikoengatik.
 
Garai hartako zenbait artistak eman zuten eskola Bauhausen, hala nola [[WassilyVasili KandinskyKandinski]], [[Piet Mondrian]], [[Paul Klee]] edo [[Laszlo Moholy-Nagy]]k.
 
== Historia ==
23. lerroa:
1919an, Walter Gropius arkitekto alemaniarrak arte- eta lanbide-institutu bat sortu zuen [[Weimar]]ren (Alemania), Bauhaus institutua, arte aplikatuen eskola baten eta akademia baten fusioz. Institutu berriaren programetan alde batera utzi ziren bai akademiaren tradizio historikoa bai lanbide-eskolaren [[manufaktura]]-metodologia. Bauhausek XIX. mendean artearen eta manufakturaren artean izan zen haustura gainditzeko ahalegina egin zuen, [[industria]]-produkzioaren arazoei aurre eginez, hala alderdi sozialean (manufakturaren kalitatea galtzea lan masifikatuan) nola alderdi espresiboan. Horrenbestez, hizkuntza komun bat eraikitzen saiatu zen, zeregin artistikoaren zuzeneko praktiken eta teknologia berrien eta gizabanakoaren behar fisiologiko eta psikologikoen azterketa metodologiko zehatzean oinarritua.
 
Europa osoko[[abangoardia]]ko artistak lotu zitzaizkion proiektuari, eta itzal handiko arkitekto, eskultore eta pintoreak aritu ziren Bauhausen irakasle: Johannes Itten, Lyonel Feininger, Adolf Meyer, Oskar Schlemmer, VasilyVasili Kandinski, Laszlo Moholy-Nagy eta Paul Klee, besteak beste, Josef Albers eta Marcel Breuerez gainera, eskolan bertan ikasitakoak biak. Ikastaroak hiru urte eta sei hilabeteko iraupena zuen. Materialen gaitasunei eta lantze-prozesuen ezaugarriei buruzko irakaspenei eta esperimentazioei sinbologia formalari buruzko ikasgaiak (ikuspena, irudikapena, konposizioa) gehitu zitzaizkien, alor askotako esperimentazioak modu organiko batez sintesi batera ekartzeko, zeinaren azken buruko adierazpenak -hots, arkitekturak- arazo estrukturalak eta apaingarriak konpondu beharko zituen.
[[Fitxategi:Bauhaus Chair Breuer.png|thumb|left|200px|Wassily aulkia –B3 aulkia ere deitua–, [[Marcel Breuer]] arkitektoarena.]]