Tom Gehrels: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
Gehrels aitzindari bat izan zen asteroideen sistema fotometrikoaren garapenean [[1950eko hamarkada]]n, eta [[izar]] eta [[planeta|planeten]] polarizazioaren dependentzia ikertu zuen hamarkada berean. Beranduago, bere oharren segida luze bat argitaratu zuen [[Astronomical Journal]]en.
 
[[Cornelis Johannes van Houten]] eta honen emazte zen [[Ingrid van Houten-Groeneveld]]ekin taldea osatuz lau mila asteroide baino gehiago aurkitu zituen, horien artean [[Apolo asteroideak|Apolo familia]]ko asteroideak, [[Amor asteroideaasteroideak|Amor familia]]koak eta dozenaka [[troiar asteroide]], [[Palomar Behatokia]]n 48 hatzbeteko Schmidt teleskopioarekin ikuspen berezi bat eginez eta [[Leidengo Behatokia|Leidengo Behatoki]]ko bi herbeheretar astronomoekin emaitzak alderatuz lortu zuten, hauek emaitza horiek asteroide berrika aurkitzeko aztertu zituztelarik. Hirukoteak 4000 asteroide baino gehiago akreditatuak ditu. Gehrelsek zenbait kometa ere aurkitu ditu, horien artean [[64P/Swift-Gehrels]], [[78P/Gehrels 2]], [[82P/Gehrels 3]] eta [[90P/Gehrels 1]] aldikako kometak daudelarik.
 
Gehrelsek espazio zientziako testu liburu sail bat hasi zuen, mailarik aurreratuenean dagoena. University Arizona Pressen lehen 30 liburukien editore nagusia izan zen, eta argitalpenen estiloa ezarri zuen bere partehartzearekin, eta horietako seiren editorea ere izan zen. Spacewatch espazio ikuspen programa ere abiarazi zuen eta, horien artean Lurretik gertuko asteroideak zeuden asteroide eta kometen estatistikak lortzeko inkesta elektronikoaren Ikertzaile Nagusia izan zen. [[Bob McMillan]] elkarrikertzaile eta managerra zen, eta Ikertzaile Nagusi izatera pasa zen [[1997]]an.