Veneziako Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
83. lerroa:
[[XV. mendea]]ren hasieratik, beste arrisku batek mehatxatzen zuen Errepublika: [[Otomandar Inperioa]]ren hedapenak<ref>Grubb, James S. (1986). "When Myths Lose Power: Four Decades of Venetian Historiography." ''Journal of Modern History'' 58, 43–94. orr.</ref> [[Balkanak|Balkanetan]] eta sortaldeko Mediterraneoan. [[XVI. mendea]]n, [[Selim II.a]]k, otomandar tronuaren oinordekoak, berriro ekin zion bortizkeriari sortaldeko domeinu veneziarren aurka, [[Zipre]] uhartea erasoz<ref>{{erreferentzia |abizena = Turnbull |izena = Stephen |izenburua = The Ottoman Empire 1326–1699 |argitaletxea = Routledge |urtea = 2003 |isbn = 978-0415969130 |orrialdea = 58}}</ref>. Uhartea otomandarren esku erori zen erresistentzia luze eta heroiko baten ostean, [[Famagostako setioa]]n. Erasoari erantzuteko, Veneziak ontziteria bat bidali zuen [[Egeo itsaso]]ra eta erlazioak berpiztu zituen [[Pio V.a]] Aita Santuarekin, Txit Lasaiaren borroka sostengatuko zuen [[Liga Kristau]]a osatzeko asmotan.
Liga hau [[1571]]ko maiatzaren 25ean burutu zen, eta hurrengo estatu hauek izan ziren partaide: Venezia, [[Espainia]], [[Aita Santuen Lurraldea]] eta [[Malta]]<ref>John Rigby Hale. ''"Renaissance Venice"'' (1974), ISBN 0-571-10429-0</ref>. [[Joanes Austriakoa]] zuten buru, [[Felipe II.a Espainiakoa]]ren anaia. Indar kristau eta turkiarrek Lepantoko golkoan egin zuten topo, eta berrehun eta hogeita hamasei ontzi kristauk egin zieten aurre [[Müezzinzade Ali
[[XVII. mendea]]n, gatazka luze baten ondorioz (1645 eta 1669 bitartekoa), Candia ([[Kreta]]) ere otomandarren esku geratu zen, 24 bat urte iraun zuen setio baten ostean. Hala eta guztiz ere, Veneziak Morea osoa errekonkistatzea lortu zuen 1683 eta 1687 urteen bitartean, [[Francesco Morosini]] azken buruzagi handiaren iaiotasunari esker. [[Peloponeso]], baina, bizkor berreskuratu zuen [[Otomandar Inperioa]]k (1718). Azken gertaera honetan herritar greziarrek veneziarrei eskainitako laguntza eskasak ere eragina izan zuen, ez baitzituzten oso begi onez ikusten.
|