Félix María Samaniego: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
Entziklopedisten zale handia zen, Frantzian jaso izandako heziketarengatik, agian; hori dela eta, politikaren eta erlijioaren kontrako kritikak ere oso gustuko zituen. Horretaz gain, abantailei burla egin zien eta Floridablancak eskainitako kargu bati uko egitera heldu zen. Hala ere, [[1775]]ean [[Tolosa]]ko alkate izendatu zuten.
 
Alegilari lanagatik dugu ezaguna batik bat, 157 [[alegia]]ren egile baita. ''Fábulas morales'' lanaren bi liburukitan ([[1781]] eta [[1784]]an) bildu zituen denak. Lehenengo liburukia 5 ataletan banatuta dago eta bigarrena 4tan . Oso ezagunak dira ''La cigarra y la hormiga'' eta ''La lechera'' izenburukoa. Horietaz gain, [[Jean de laLa Fontaine]]ren alegia erotikoen erara idatzitako beste testu erotiko batzuen egilea ere bada. Horiek direla kausa, eta elizaren aurka egin zituen beste testu batzuen ondorioz ere, arazoak izan zituen [[Inkisizioa]]rekin. [[Logroño]]ko epaitegia komentu batean giltzapetzen saiatu zen [[1793]]an, haren lanak Elizaren aurkakoak zirela esanez. Azkenik, [[Portugalete]]ko komentu batean giltzapetu zuten hainbat hilabetez. Geratzen zitzaizkion eragin handiko lagun batzuei esker atera ahal izan zen azkenik. Ezezagunak dira, hala ere, Inkisizioak ireki zion prozesuaren xehetasunak.
 
Idatzizko ika-mika batzuk izan zituen, orobat, zenbait kiderekin, Vicente García de la Huertarekin eta Fray Diego Gonzalezekin, adibidez. Baina, zalantzarik gabe, liskar ospetsuena [[Tomás Iriarte]] alegilariarekin izan zuena da; izan ere, denbora luzez lagunak izan ondoren, Samaniegok [[1793]]an argitaratu zituen bere lehen alegiak, eta Iriartek hurrengo urtean, lehen alegi originalen bilduma zela esanez.