2011-2013ko murrizketa sozialen aurkako protestak Espainian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[File:Protestes Retallades Consell - Lluís Vives.JPG|thumb|right|300px|'''Valentziar Udaberriko''' protesten protagonistak ikasleak izan ziren. Modu baketsuan protestatu arren, [[poliziaren gehiegikeria]] pairatu zuten zenbaitetan.]]
 
'''2011 urtean murrizketa sozialen aurka Espainian abiarazitako protestak''' [[2008]] urtean hasitako [[2008-2012ko krisialdi ekonomikoa|krisialdi ekonomiko]]ari aurre egiteko hartutakoEspainian egindako murrizketa sozialen aurkako [[protesta]]k dira. Espainia nahiz hainbat Autonomia Erkidegoetako gobernuek [[osasun publiko]]an nahiz [[hezkuntza-sistema]]n egindako murrizketak izan ziren protesten arrazoi nagusiak. Ildo beretik, politikoen ustelkeria eta nagusikeriaren aurkako mugimendu herritarra ere piztu zen, [[M-15 mugimendua]] izenekoa, zenbait astetan zehar Espainiako hainbat hiriburuetan kanpaldi iraunkorrak burutu zituena. Mugimendu horrek bereganatu egin zituen murrizketa sozialen aurkako erreibindikazioak, aldaketa politiko eta sozioekonomiko sakonak eskatuz, baina azkenean mugimendua indarra galdu eta herritarren protestek bere bidea jarraitu zuten, langile eta ikasle asanbladek eta sindikatuek bultzaturik. Lehenengo protestak [[Katalunia]]n izan ziren, 2011ko hasieran, [[2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak]] burutu ondoren osaturiko gobernu berriak hartutako ''retallades'' (katalanez) edo murrizketa gogorren ondotik, bereziki osasun publikoan. 2011 urtean zehar Katalunia izan zen protesta bizienen eskualdea, baina 2012 urteaz geroztik, Espainiako beste tokietara zabaldu ziren, [[PP]] alderdiak [[2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak]] eta hainbat Autonomia Erkidegoetako hauteskundeak irabazi ondoren, osaturiko gobernuek are eta murrizketa gogorragoak martxan jarri zituenean. Horrela, protestak [[Valentzia]]ra ere zabaldu ziren, non krisialdi ekonomikoak eta aginte ekonomikoen ustelkeriak bereziki kolpatu zuen bertako herritarrak.
 
Kasu batzuetan, mobilizazioetan [[poliziaren gehiegikeria|poliziak izandako jokabide bortitza]] gaitzetsi zen, kasu askotan manifestari baketsuen aurka.