Penitentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabier Armendaritz(r)en 2648951 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
24. lerroa:
 
Barkatua izateko damua besterik ez da beharrezkoa<ref>Manglano Castellary, José Pedro: ''El libro de la confesión''. Planeta, [[2006]]. ISBN 84-08-06526-2, ISBN 978-84-08-06526-5</ref>.
 
== Eliza Katolikoaren katiximan ==
 
 
Pazko arratsaldean, Jesus gure Jauna ikasleei agertu jaken eta esan eutsien: “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen deutsiezuenei barkatu egingo deutsez Jainkoak be; zuek barkamena ukatzen deutsiezuenei , ukatu egingo deutsie» (Jn 20, 22-23).
 
Bataioaren osteko egindako bekatuen barkamena sakramentu berezi baten bidez lortzen da, sakramentu honek izen ezbardin dauz: konbertsio sakramentua, aitorpenarena, penitentziarena edo adiskidetzarena.
 
Bekatua egiten dauanak Jainkoaren ohore eta maitasuna, Jainkoaren semea deitua dan gizonaren dignitate propioa, Elizaren onura espirituala, kristau guztiok harri bizirik izan behar doguna mintzen dauz.
 
Fedearen begietatik, ez dago kalte handirik bekatua baino, eta ez dago ondorio larriagorik dauzan gauza bekatarientzat, Elizarentzat eta mundu guztientzat bekatua baino.
 
Jainkoarekiko komuniora itzultzea, bekatuagaitik galdu eta gero, Jainkoaren graziatik sortzen dan mugimendua da, miserikordiaz beterik eta gizakien salbazioaren irrikatsu dago Jauna. Dohain hau eskatzea norbererako eta besteentzako beharrezkoa da.
 
Konbertsio eta damutasuna deitua Jainkoarengana itzultzeko mugimendu honek, egindako bekatuena urrean mina eta nazka suposatzen dauz, eta konpromiso sendoa barriro ez egiteko. Konbertsioak, lehenaldia eta etorkizuna begiratzen dauz; eta itxaropenez betetzen da, Jainkoaren errukitasunean.
 
Penitentziaren sakramentua penitentearen hiru ekintzen batasunez osatuta dago, eta abadearen absoluzioagaz. Penitentearen ekintzak hurrengoak dira: damutasuna, aitortza edo bekatuen aldarrikapena abadeari eta kalteen konponketa egiteko asmoa eta penitentziaren ekintzak.
 
Damutasuna (kontrizioa be deitua) fedetik sortutako arrazoikaitik inspiratuta egon behar da. Damutasuna Jainkoa karitate maitasunagaitik sortzen bada, “perfektua” deitzen da; beste arrazoi batzuenkaitik oinarritzen bada “inperfektua”.
 
Jainkoa eta Eligaz adiskidetzea lortu gura dauanak abadeari aitortu barik dauzan bekatu larri guztiak aitortu behar dauz, eta bere kontzientzia arretaz aztertu eta gero gogoratzen dauzan guztiak. Bekatu arinak aitortzea, beharrezkoa izan ez arren, Elizak biziki gomendatzen dau.
 
Aitor-entzuleak penitenteari “satisfazio” edo “penitentzi” bete behar izango dauzan ekintza batzuk inposatzen deutsoz, bekatuagaitik egindako kaltea konpontzeko eta Kristoren ikasle baten ohitura onak barriro hartzeko.
 
Normalean Elizagandik bekatuak barkatzeko ahalmena jaso daben abadeek baino ezin dabe bekatuak barkatu Kristoren izenean.
 
Penitentzia sakramentuaren ondorio espiritualek hauexek dira:
 
* Jainkoarekiko adiskidetzea, honi esker penitenteak grazia berreskuratzen dau;
* Elizarekiko adiskidetza;
* Bekatu larriak egiteagaitik erezitutako betiereko zigorra;
* Bekatuen ondorioekaitik, zati bat gitxienez, sortutako zigor denboralak;
* Kontzientzi bakea eta lasaitasuna, eta kontsolazio espirituala;
* Kristau borrokarako behar diran indar espiritualen gehikuntza.
 
Bakarkako eta bekatu larri guztien aitortza absoluzioagaz jarraituta ohiko modu bakarra Jainkoa eta Elizarekiko adiskidetzerako.
 
Induljentzien bidez, sinestunek eurentzat eta Purgatorioan dagozan arimentzako bekatuenkaitik merezitutako zigor denboralak arindu daikez.
 
== Erreferentziak ==