Arkupea (Gasteiz): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Los arquillos vitoria.JPG|thumb|350px|Gasteizko Arkupeak, San Frantzisko aldapan.]]
'''Gasteizko arkupeak''' hiriko alde zaharra eta zabalgunea lotzen dituen eraikin bat da, XVII. mendean [[Justo Antonio de Olaguíbel]] eta [[Nicolás Díez de Güemes]] arkitektoakarkitektoek diseinatua eta balio arkitektoniko handia duena.
 
[[Gasteiz]]ko alde zaharra mendixka baten gainean dagoenez, hiriaren zabalgunea diseinatzerakoan arazo bat izan zen leku honetan zegoen malda handia nola salbatu; horrela, aipatutako arkitektoek lau mailatan banatutako irtenbide arkitektoniko bat asmatu zuten: lehenengoa, [[Landatxo]] eta [[San Bizente eliza]]ren mailakoa da; bigarrena [[Aihotz plaza]]koa; hirugarrena arkupeak deitzen den etxebizitzen azpiko pasabidea eta [[San Migel eliza]]ren pareko balkoia, eskailera batzuen bitartez [[Andramari Zuriaren plaza]]ra ematen duena; eta azkena [[Mateo Benigno Moraza]] kalekoa. San Frantzisko kalean, aldiz, arkupeen mutur batetik jaisten den aldaparen bitartez erdi aroko kaleak Olagibelek berak diseinatutako Plaza Berrira iris daiteke.