Joseba Rezola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
29. lerroa:
[[1936]]ko urrian lehen [[Eusko Jaurlaritza|Euzko Jaurlaritza]] osatzean Defentsa Kontseilaritzako idazkari nagusi izendatzen dute, honela [[Jose Antonio Agirre]] [[Lehendakari]]arekin gerra amaitu arteko lankidetza hasiko duelarik.
 
[[1937]]an Rezola [[Santoña]]n preso hartu zuten; gerra preso gisa hasiera batean [[heriotza zigor]]rera kondenatua izan zen baina ondoren zigorra bizitza osorako kartzelarengatik aldatu zioten. Hainbat presondegitikespetxetatik igaroko da, azkenik [[1943]]an aske utziko dutelarik.
 
[[Ordizia]]n bizitzea debekatu ziotenez [[Madril]]era mugituko da, han hiru urtez bertako euskal erresistentziaren buru nagusia izango delarik. Peio Irujo, Jesus Insausti eta [[Koldo Mitxelena]]rekin elkarlanean ibiliko da. [[Baiona]]ko Itunaren (1945) ondoren Kontseilu Ordezkaritza eta Erresistentzia Biltzarraren lehendabiziko presidentea bilakatuko da. Bere jarduera klandestinoengatik hainbat alditan atxilotuko dute. 1945ko urte horretan bertan [[Donostia]]n atxilotuko dute, ihes egitea lortuko du eta [[Iparralde]]ra joango da.