Sagardo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
13. lerroa:
|url=http://www.applejournal.com/fr05.htm}}, ''www.applejournal.com''.</ref><ref>[http://www.alorigineducidre.com/les-cidres-de-france/histoire-du-cidre-24.htm Alorigineducidre.com]</ref>. [[Antzinako Erroma|Erromatarrek]] sagardoa zabaldu zuten Europan zehar. [[Erdi Aroa]]n sagardoa lansari moduan erabiltzen zen. [[Industria Iraultza]]rekin batera, ordea, tokian tokiko ekonomiari loturik zegoen sagardoaren gainbehera gertatu zen. [[XX. mende]]aren bukaeran, ordea, sagardoak berpizte nabarmena izan du Euskal Herrian eta Europan, edari herrikoi moduan bereziki.
 
''Sagardo'' euskarazko terminoak [[sagardo natural]]ari egiten dio erreferentzia. Jatorriko sagardo horretaz gainera, merkatuan badaude [[sagardo gasifikatu]]ak, sagardo naturalari [[gas karboniko]]a gaineratuz [[botila]] barneko hartziduraz nahiz modu artifizialean ekoizten direnak. Sagardoa izendatzeko beste hizkuntzetako hitzek adiera bereziak izaten dituzte; adibidez, ingelesezko[[ingeles]]ezko ''cider'' terminoak Estatu Batuetan alkoholik gabeko sagar-zukuari egiten dio erreferentzia.
 
[[Astigarraga]] udalerriak duen [[sagardotegi]] kontzetrazio handiaren ondorioz ''sagardoaren hiriburua'' ezizenez ezaguna da. Ondorioz eta [[2011]]ko erroldaren datuen arabera, 4.818 biztanle eta 11,91 km² azalera zituen, gainera udalerrian 21 sagardotegi erregistratuak zeuden, ondorioz udalerrian 230 biztanleko sagardotegi bat zegoen, eta 0,5671 km²-ko sagardotegi bat.<ref>[http://www.sagardoa.com/?q=node/331 Astigarraga. Sagardotegiak. Sagardoa.com]</ref><ref>[http://es.wikipedia.org/wiki/Astigarraga Astigarraga. Wikipedia]</ref> Datu hauek Astigarraga [[iberiar penintsula]] osoan biztanle eta km²-ei dagokionez sagardotegi kontzetrazio edo dentsitate handiena duen udalerria bilakatu dute (adibidez, [[Asturias]]ko udalerrien gainetik), gainera [[Europa]] osoko sagardotegi kontzetrazio edo dentsitate handienetakoak zituzten udalerrietako bat ere bazen.
 
== Definizioa ==