Sagardo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
236. lerroa:
 
=== Musika ===
{{Sakontzeko|Kirikoketa|Txalaparta|Tobera|TxikitixaTrikitixa}}
 
[[Fitxategi:Txalaparta performance.JPG|thumb|left|200px|[[Txalaparta]] jotzen.]]
 
Musikaren usadioa eta bereziki [[txalaparta]] musika tresna sagardoa eta [[sagardotegi]]ekin estuki lotua dago. [[Dolare]]etan behin sagardoaren ekoizpen lana amaitu ondoren [[sagar]]rak prentsatzeko erabiltzen ziren [[egur]]rezko oholak [[makil]] zilindrikoez jotzean [[perkusio]]zko musika tresna honen bidez inguruko bizilagunei jaierako eta sagardo dastaketarako deia egiten baitzitzaien, honi [[kirikoketa]] deitzen zitzaion.<ref>[http://www.euskonews.com/0220zbk/frgaia.htm Txalaparta. Juan Mari Beltrán Argiñena. Euskonews.com] {{eu}}</ref>.
 
Jada [[XX. mendea]]n, sagardotegien giroak beste musika tresna berri bati ongietorria egin zion: [[trikitixa]]. [[Akordeoi|Akordeoi diatoniko]] honi maiz [[pandero]]aren soinuak lagundu ohi zion.<ref>[http://www.youtube.com/watch?v=dq6bKBMgTvM Video de dos muchachos tocando la trikitixa y el pandero en Isaba, Valle del Roncal. Navarra]</ref> Honela bada, jada euskal sagardotegietan [[lagun talde]]ak eta bezeroak alaitzen dituen ''trikitilari'' eta ''panderojotzaile'' batez osatutako bikote bat topatzea ohikoa bilakatuko da.<ref>[http://www.youtube.com/watch?v=2pbfeOqFmqw Gabiriko trikitilariak, Katain eta Euzkitza Sagardo Astean.</ref> Halere, azken aldi honetan, txotx eremuan sagardoa patxadaz dastatzen ari ziren bezeroak batzutan trikitixaren soinuarekin dantzan zebiltzen beste bezeroen nahigabeko bultzakadak jasaten zituztenez, txikitixa eremua jangelara mugatu eta txotx eremuan sartzea debekatu izan dion sagardotegiren bat ere egon da.<ref>[http://www.noticiasdenavarra.com/2011/01/26/sociedad/euskadi/el-txotx-es-sagrado El txotx es sagrado. Noticiasdenavarra.com]</ref>
 
Bestalde, euskaldunen herria edozein jende topagunetan abesteko zaletasun handia duen herria denez (euskal [[abesbatza]], orfeooi eta [[otsote]]ak adibide), sagardotegiak ez dira zaletasun horrekiko salbuespena. Hortaz, ez da harritzekoa euskal sagardotegietako bezero eta lagun taldeak sagardoak tximpartaz lagundurik abesti herrikoiak abesten ikustea.
 
=== Bertsolaritza ===