Milwaukee: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
35. lerroa:
Menominee, Fox, Mascouten, Sauk, Potawatomi, Ojibwe eta Ho-Chunk [[amerindiar]] tribuak bizi ziren ingurune hauetan, izan ere hiriaren izena jatorrizko herri horietako baten hizkuntzatik dator.
 
Lehenengo [[europa]]rrak iristen [[frantzia]]r misiolari eta merkatariak izan ziren, [[XVII. mende|XVII.]] eta [[XVIII. mende]]etan. Hain zuzen ere, Alexis Laframboise frantziar kanadarra izan zen [[1785]]ean lehendabiziko kokalekua ezartzen, postu komertzial moduan. Hiri moduan [[1846]]an sortu zuten, aurretik zeuden Juneautown and Kilbourntown herriak batuta, eta Solomon Juneau lehenengo alkate izendatu zuten. Urte horietan [[alemania]]r etorkin ugari heldu zen hirira, baita hurrengo hamarkadetan ere, alemaniar estatuetan 1848an piztutako iraultzatik ihesean. Besteak beste, hortik abiatu zen hiriko tradizioa [[garagardo]]gintzan, adibidez Miller enpresa 1855ean sortu zutelarik. Bestela, [[Polonia]]r komunitatea ere aipatzeko modukoa da, garai hartan ere etorritakoa.
 
==Kirolak==