Rafael Ruiz Balerdi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
== Biografia ==

1934Rafael Ruiz Maurette eta Victoria Balerdi Tolosa ziren bere gurasoak.
1936ko gerrari ihes egin nahian hasieran [[Mutriku]]n aurkitzen du babesa bere familiak eta ondoren [[Ordizia]]n, bere amaren baserrian, Aizpuru Etxeberrin.
1950-55. Nerecan inprentan lan egiten du eta, aldi berean, Cobreros margolariaren eskoletara doa Arte eta Ofizioetako Eskolan.
1953.Gipuzkoako Aldundiak, Artista Berriak sustatzeko antolatutako lehiaketa batean parte hartzen du. Miguel Angel Álvarez margolariaren adiskide egiten da eta haren estudiora joaten hasten da.
1955. Miguel Angel Álvarez Muroren bidez ([[Tolosa]], 1927) [[Eduardo Chillida]] ezagutzen du eta haren estudiora joaten hasten da. Beka bati esker, Madrilera joan eta San Fernandoren Arte Ederretako Goi-mailako Eskolan eskolak hartzen ditu.Garai hartako olioetan Goiaren eragina nabaria da.
1956. Elena Azpitarte ezagutu du eta baita, Chillidari esker, Juan Huarte ere. Honek hiru margolan erosten dizkio. Harrezkero bere adiskide eta mezenas izango da 15 urtez. Arte abstraktuan murgilduko da eta Parisera lehen bidaia egingo du.
1957. XVIII. Artista Berrien Lehiaketan lehen saria lortu zuen. Jose Maria Ortiz, Amable Arias eta Elias Elorza margolarien adiskide egiten da. Kulturaren inguruan egiten ziren solasaldietan parte hartzen du Elias Kerejeta, Antxon Ezeiza, Enrique Mujika eta Luis Martin Santosekin.
1958. Aldundiaren VIII. Eguberri Lehiaketako Saria irabazi du. [[Venezia]]ko XXIX. Bienalean parte hartzen du. Berriro [[Paris]]en denboraldi bat egiten du eta Carnegie Institutek antolatutako Pittsburgh Internacional Exibition-en parte hartzen du.
1959. Bertha Schaffer-ek margolan eta marrazki batzuk erosten dizkio.Errealismo sozialean oinarritutako lanak dira.
1960. José María Ortizekin Parisen dago.Han Sistiaga, Zumeta, Bonifacio eta Duquerekin elkartzen da. [[Agustin Ibarrola]], [[Giacometti]] eta Luis Fernandez ezagutzen ditu. Pollock-en eragina nabari da.

1961. Bakarkako lehen erakusketa Darron, [[Madril]]en. Baita [[New York]]-eko Schaffer Galerian ere. Beste egonaldi bat Parisen. Monet-en eragina.
1962. Donostiako Ateneo Kultur Elkarteak emandako Saria irabazten du. [[Mallorca]]ko Formentor Hotelean erakusketa bat egiten du. Madrilera doa bizitzera. Nebli Aretoan akuarela erakusketa bat.
1963. Madrilen lehen margolan abstraktuak egiten ditu.
1963-72. Chumi Chumezen adiskide egin zen eta Hamburg, Suedia eta New York-era joango dira beste lagun batzuekin. Terele Pavez aktorea ezagutzen du eta hainbat urtetan berarekin harreman sentimentala edukiko du.
[[Velazquez]]en eraginarekin hasitako lana abstrakzioaren eta surrealismoaren tarteko lan egituratu eta formala bilakatuko da.
Aurobindo pentsalari hinduaren lanen irakurle bihurtzen da eta yoga praktikatzen hasten da. Jakin-minak eraginda, Pondicherry-ra ([[India]]) bidaiatzen du, Aurobindoren eskola ezagutzera. Itzulerakoan [[Erroma]]n egonaldi bat egin zuen.
1966. Gaur taldearen sortzaileetakoa izan zen eta [[Donostia]]ko Barandiaran Galerian taldeak egin zuen aurkezpenean parte hartu zuen. Gero, Bilboko Arte Ederretako Museoan egin zuen erakusketa bat, Bizkaiko Emen taldekoekin batera. Ondoren beste erakusketa bat egin zuen Arabako Probintziaren Museoan, [[Gasteiz]]en, Orain taldearekin. Grabatua ikasten jardun zuen Dimitri Papageorgiu-rekin.
1968ko urrian, Bilboko Grises Galerian erakusketa bat egin zuen. Donostiako Huts Galerian erraldoien erakusketa egin zuen.
1970eko urrian eta azaroan Mexikoko Arte Ederretako Jauregian egin zen euskal artearen erakusketan parte hartu zuen.
1972. Iruñeko Topaketen programazioaren barruan egin zen Euskal Arte Garaikidearen Erakustaldian parte hartu zuen. Leopoldo Zugaza argitaratzaile, enpresari eta kultur sustatzailearen adiskide egin zen eta ondoko urteetan huraxe arduratuko zen erakusketak antolatzeaz eta lanei zabalkundea. Zazpi urtez lantzen jardun ondoren, Venecia koadroa amaitu zuen.
1973. Donostiara itzultzen da. Durangoko Udalaren Aretoetan jartzen du erakusketa. Andoaingo ikastetxeetako haurrei irakasten hasten da eta geroxeago baita Herrera eta Lasartekoei ere, 1978 arte. Juan Arteaga adiskidearekin batera, batez ere musika garaikidean oinarritutako kultur sustapenean, herri ekintzetan eta politikan jardungo du hamarkadaren amaiera arte.
1974. Lau erakusketa garrantzitsu egiten ditu Donostian (San Telmo museoan), Iruñean (Gotorlekuan), Bilbon (Arte Ederretako Museoan) eta Madrilen (Kultur Ministerioko Erakusketa Aretoetan eta Liburutegi Nazionalean). Gran Jardí bukatutzat jotzen du. Abenduan bere ama hil da.
1975. Apirilaren 20an, zenbait idazle eta artistak eta adiskideek omenaldi bat eskaini zioten Berastegin. Olioaren teknika alde batera uzten du eta baita zenbait lan bukatzeke ere. Herri ekintzetan dabil buru-belarri sartuta.
1977. Garibai kaleko Kutxako zenbait beiratetarako zirriborro batzuk egiten ditu.
1978. Juan Arteagarekin Txinara doa Mao Tsé Tung-en idazlanen lilurak eta herri hartako asaldaketa politikoek erakarrita. Klera erabiltzen hasten da eta bere garai emankortsuenetako bat izango da.
1979. Aita hiltzen da. Udazkenean, Maya Aguiriano idazlearekin eta adiskide gehiagorekin Düsseldorf, Berlin, Cracovia, Varsovia, Praga eta Budapestera joaten da. Izugarrizko nahigabea sentitzen du hiri haietako egoera sozial eta politikoa ezagutzen duenean.
1980. New York-era doa Maya Aguiriano, Mari Puri Herrero, Alfonso Pérez Agote eta Andrés Nagel-ekin, Chillidak Guggenhein Museum-en daukan erakusketaren inauguraziora. Kleraz eginiko lanen erakusketa honako leku hauetan: Zarautz, Bilbo, Durango, Stuttgart, Donostia, Biberach, Bartzelona eta Madrilen.
1981-85. Jacqueline Sánchez eta María Jesús Ruiz Balerdirekin elkartuta Bixen-80 (La Colchonería) taberna irekitzen du San Bizente kalean, Donostiako Alderdi Zaharrean. Han lau erakusketa egingo ditu eta baita adiskide eta bisitariei erretratuak ere. Bidaiak egiten ditu Frankfurt, Italia, Mexiko, Kanariak, Menorca, Brusela, Londres eta Hagara. Erakusketa bat Stuttgart-eko Inter-Art Galerie-n eta beste bat Donostiako Getaria kalean Kutxak duen aretoan. Kutxak Aieten zuen San Migel Patronatoan lekua uzten dio eta bertan olio handi batzuk egiten ditu. Lanari gogor ekiten dio eta 583 olio eta milaka marrazki egiten ditu 7 urtez. Fauvismoaren eta inpresionismoaren kutsu apur bat darie bere lanei, baina, batez ere, koloreak hartuko du nagusitasuna. Aldez aurretik pentsatu gabeko ametsetako paisaien eta abstrazio espresionistaren artean kokatzen da bere obra.
1986-92. 1986ko negutik aurrera, Jacquelinerekin, Donostiatik irten eta Almeria, Kanariak, Grezia eta Turkian ibili ondoren, 1989an, Altean (Alacant)geratzen dira.
1988. Donostiako Altxerri Aretoan, Frankfurt-eko Galerie Grüner Panther-en eta Zarauzko Zazpi Arte-n erakusketak egiten ditu.
1989. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Auditoriuma apaintzeko lau mihise handi margotzen ditu.
1990. Madrileko Gamarra eta Garrigues Galerian, Iruñeko Maisonnave Hotelean eta Donostiako Altxerri Galerian erakusketak egiten ditu.
1992. Otsailaren 26an Alteako etxeko sukaldean istripu bat izan du eta gorputzean dituen erreduren ondorioz hil da martxoaren 11n. Donostiako Polloen lurperatu dute.

== Bere lanak Interneten ==