Gontzalo Ibañez Baztangoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Replacing category Euskal Herriko politikariak with Nafarroako politikariak
tNo edit summary
2. lerroa:
 
== Biografia ==
[[1243]]an [[Guardia]]n zegoen [[Maltako Ordena]]k idatzitako gutunaren arabera. [[1253]] eta [[1254]] artean [[Tuterako ituna|Tutera]] eta [[Monteagudoko ituna|Monteagudoko itunen]] negoziaketetan parte hartu zuen. [[1254]]an [[Iratxeko monasterioa|Iratxen]] benta bat fidantzan izan zuen. [[1264]]an Guardiako eta [[1269]]an [[MendigorriaMendigorri]]ko jauna izan zen. [[1264]]an erregeari [[Mues]] hiribildua erosi zion. [[1266]]an, [[Tibalt II.a Nafarroakoa]]k zuzenduriko kanpainian, [[Baiona]]ko konkistan izan zen.
 
[[Henrike I.a Nafarroakoa|Henrike I.a ''gizena'']] hil zenean, [[1274]]ko [[abuztuaren 21]]ean, [[Erriberri]]n [[Nafarroako Gorteak|Gorteek]] gobernadore izateko hautagaien artean izan zen. [[Nabarreriako gerra]]n [[Eustakio Beaumarchaiskoa]]ren aurka eta, [[Gartzia Almoravit]]ekin batera, [[Nabarreria]]tik ihes egin zuen hartua izan baino aurreko gauean. Hori zela eta, bere ondasunak konfiskatu zituzten. [[1280]]an [[Filipe III.a Frantziakoa|Filipe III.ak]] Teresa bere alabari horietako batzuk itzuli bazizkion ere, Gontzalok [[Gaztela]]n bilatu zuen babesa. Bertan, [[1280]]ko [[urriaren 7]]an testamendua eman eta urte batzuk bizi zen.