«Bidaurretako Santa Klara monasterioa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
'''Bidaurretako Santa Klara monasterioa''' edo '''Hirutasun Guztiz Santuaren komentua''', gehienetan '''Bidaurreta monasterioa''' soilik, [[Oñati]]n dagoen [[klaratar]]ren [[komentu]]a da, [[1510]]an sortua. Juan Lopez de Lazarragak, [[Errege katolikoak|Errege Katolikoen]] kontadore nagusiak, eta haren emazte Juana Ganboak sortu zuten, haien hilobi izan zedin.
 
''Monumentu historiko-artistiko'' izendatua dago [[1980]]tik. Bertako elizako erretaula ere, [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] [[rococorokoko]]a, ''monumentu'' izendatua dago.
 
== Elizako erretaula nagusia ==
 
RococoRokoko estilokoa da [[erretaula]] nagusia, [[1751]]-[[1753]] bitartean egina. Horma-konka moduko erretaula dugu honakoa, eta harrizko [[idulki]] batez, zizeiluaz, gorputzaz eta erremateaz osatzen da. Erretaula honetako gorputz bakarra hiru kaletan banatzen da, eta kale hauek [[korintiar ordena]]ko zutabe erraldoien bidez banatzen dira. Zutabeen fustea rococorokoko estiloko edergarri ugariez apainduta ageri dira, eta muturretako zutabeak bikoitzak ditugu. Erdiko kalean [[Ama Birjina]]ren ganberatxoa ageri da, erretaularen erdian zintzilikatutako balkoia balitz bezala. Mentsularen gainean balaustrada du, [[abside]]an irekitako bao baten bidez argiztatzen delarik. Ganberatxoaren azpian, idulkien gainean agertzen diren irudiak bi solairutan banatzen dira, eta bien arteko espazioan santutegia agertzen da. Alboetara, irudiak bi altueratan banatzen dira, behekoak, [[fuste]]ak sigi-saga egiten duten girlandaz apainduta dituzten zutabe bikoitzetan bermatzen dira. [[Taulamendu]]aren muturrak, bestalde, pitxerrez apainduta ageri dira. Goragoko irudiek, berriz, zutabe bikoitzak dituzte alboetara. Zutabeon fustearen beheko erdia landuta dago, eta taulamenduari eusten ageri dira. Taulamenduaren gainean borla batzuk ageri dira, eta erdiko zatian apaingarriz jantzitako [[frontoi]] kurbo batez osatutako errematea. Zutabearteetan, muturretan, hondoan fikzio arkitektoniko korapilatsuak irudikatuta dituzten idulkietan bermatutako hainbat irudi ikus ditzakegu. Errematean, zenbait taila agertzen dira zutabeen eta taulamenduaren gainean, eta erdiko gorputzean, azkenik, [[aingeru]]en tailak ikusten dira. Kanpo aldeko arkua aingeru-buruekin apainduta ageri da. Erretaula harrizko oinarri baten gainean bermatuta dago eta sei paneletan banatutako zizeilu batez osatzen da. Panel hauen [[polikromia]]k kontraste ederra sortzen du altzari honen gainerako zati ilunen aldean.
 
Dekorazioa idulki, fuste, taulamendu eta erremateetan agertzen da eta estilorokoko rococoariestiloari jarraikijarraikiz apaindutako [[arrokaia]], ispilu eta oihal zintzilikarietan oinarritzen da nagusiki. Erretaula honek ez du [[urre]]ztadurarik, eta zizeiluko erliebeak eta tailak dira polikromatuta agertzen diren zati bakarrak.
 
Erretaula honetako eskulturak sierratarren lantegian eginak dira. Kalitate handikoak dira eskultura horiek, eta hala, bat datoz altzari osoaren maila bikainarekin. Horma-konka nagusian, Ama Birjinaren Koroapenaren irudia ageri da, eta irudi horrez azpian, [[San Jose]] eta [[San Joan Bataiatzailea]]ren irudiak ikusten ditugu beheko solairuan, eta San Joakin eta Santa Anarenak goiko solairuan. Zizeilua erliebean landutako etxetxoak agertzen dira, [[San Marko]], Artzainen Gurtza, San Joan, San Mateo, Hiru Errege Magoen Gurtza eta San Lukasen irudiekin. Alboko kaleetan, behe aldean, San Buenaventura eta San Frantziskoren irudiak agertzen dira, eta kontrako aldean, San Antonio eta Santa Klararen irudiak. Goiko aldean, Santa Koleta eta Portugalgo Santa Isabelen irudiak ikus ditzakegu. Azkenik, errematean San Luis Tolosakoa, San Bernardino Sienakoa, San Paskual eta San Bienvenidoren irudiak agertzen dira, San Joan Capistranokoa eta San Diego Markakoarekin batera, altzariaren muturretan azken hauek.