Rokoko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Wies altar.jpg|thumb|250px|alt=|Wieseko elizako aldarea (Bavaria, Alemania)]]
 
'''Rokoko'''<ref>Euskaltzaindia: ''Hiztegi Batua''.</ref> [[XVII. mende]]aren hasieran, [[Luis XV.a]]ren erregeordetzaren garaian (1715-1743), [[Paris]]en gorpuztu zen arte estiloa. Estilo [[barroko]]aren amaiera ekarri zuen arte berri horrek; erabili zituen forma sentsualagoek, dotoreagoek eta bitxiagoek aristokraziaren molde intelektual eta gustu berriak irudikatzen zituzten. Argien mendeko ideologia berriak eta entziklopedismoak zerikusi handia izan zuen estilo horren zabalkundearekin: izadiaren zaletasuna eta norberaren gogoa bete nahia bereziki bildu ziren estilo berrizale hartara.
 
Frantzian sortu eta berehala zabaldu zen rokoko estiloa Europan barrena, Alemanian eta Austrian bereziki. Euskal Herrian ez zuen eragin handirik izan. Parisko burges aberatsek guztiz edertu zituzten beren etxeak; aristokratek, aldiz, Paristik kanpoko jauregietara jo zuten. Barne-espazio guztia lantzen zen; nonahi agertzen ziren dekoraziorako harri biribilak, konkak eta landare edota ekialdeko urruneko elementu bitxien irudiko moldurak, eta kolore argi biziak erabiltzen ziren eskuarki, hondo zuriaren gainean. [[Germain Boffrand]] (1732-1734, Hôtel de Soubise, Paris), [[Jean Aubert]] (1722, Printzearen Aretoa, Chantillyko gaztelua) eta [[Robert de Cotte]] (Hôtel de la Vrillière, Paris) arkitektoak gailendu ziren Frantzian. Frantziatik, bereziki, Alemaniako lurralde katolikoetara eta Austriara zabaldu zen rokoko artea.
7 ⟶ 8 lerroa:
 
Italian garrantzi handia hartu zuen rokoko estiloak Venezia aldean, [[Giambattista Tiepolo]] pintorearen inguruan. Rokoko pinturak Frantzian eman zituen emaitza oparoenak, [[Antoine Wateau]], [[François Boucher]], [[Jean-Marc Nattier]], [[Jean-Baptiste Perronau]] eta [[Jean-Honoré Fragonard]] pintoreen bitartez. 1750ean hasi zen rokoko estiloaren gainbehera, gehiegizko dekorazioarengatik eta hari zerion giro hutsaletik jasotako kritikak zirela medio, eta 1760. urtetik aurrera guztiz zabaldu zen neoklasizismorako joera.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}