«Karlos IV.a Nafarroakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
| oharrak =
}}
'''Karlos IV.a, Vianako printzea''' edo '''Karlos Trastamarakoa eta Evreuxekoa''', ([[Peñafielgo gaztelua|Peñafiel]], Valladolid, [[1421]]eko [[maiatzaren 29]]a - [[Bartzelona]], [[1461]]eko [[irailaren 23]]a), Aragoiko eta Nafarroako infantea, [[Vianako Printzea]] eta Gironako printzea (1458 - 1461), Gandiako dukea (1439 - 1461) Montblanceko dukea (1458 - 1461) eta [[Nafarroako Erresuma]]ko erregegaia (1441 - 1461) izan zen<ref>{{Erreferentzia|abizena= Pascal Ros|izena= Alfonso |izenburua= Las razones del príncipe: una biografía de Carlos de Viana; Arteta |argitaletxea= Fundación Mariscal Don Pedro de Navarra |urtea= 1998 |isbn= 84-605-8301-5}}</ref>.
 
Vianako Karlos [[Joanes II.a Aragoikoa]]ren —[[Alfontso V.a Aragoikoa]]ren anaia txikia— eta [[Blanka I.a Nafarroakoa]]ren —[[Karlos III.a Nafarroakoa]]ren alaba— semea zen. Bi arreba izan zituen: [[Blanka II.a Nafarroakoa]] eta [[Leonor I.a Nafarroakoa]]<ref>{{Erreferentzia|abizena= Iribarren| izena= Manuel |izenburua= El príncipe de Viana |lekua= Pozuelo de Alarcón |argitaletxea= Espasa-Calpe |urtea= 1983 |isbn= 84-239-1027-X}}</ref>.
 
Vianako printzea kultura handiko gizona izan zen. Poesiak idatzi zituen, [[gaztelania]]z gehienak, eta [[katalan]]ez gutxi batzuk, baina haren lan aipagarriena ''Crónica de los reyes de Navarra'' historia-liburua izan zen, 1843an [[José Yanguas|Yanguas y Miranda]] historialariak zuzendua eta osatua argitaratu zena<ref>{{Erreferentzia|abizena= Ibars| izena= Mariona |izenburua= El príncipe de Viana |lekua= Bartzelona |argitaletxea= Ediciones del Bronce |urtea= 1998 |isbn= 84-89854-35-1}}</ref>. [[Aristoteles]]en ''Etika'' gaztelaniaratu zuen.
 
== Familia eta seme-alabak ==
 
1439ko irailaren 30ean, [[Erriberri]]n, [[Ines Clevesekoa]]rekin, [[Filipe III.a Borgoinakoa]]ren lobarekin, ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Gero, ezkontzekotan egon zen hainbat alditan; adibidez, [[Elisabet I.a Gaztelakoa]] izango zenarekin<ref>{{Erreferentzia|abizena= Ramírez Vaquero |izena= Eloísa |izenburua= El príncipe de Viana |lekua= Iruñea |argitaletxea= Nafarroako Gobernua| urtea= 2001 |isbn= 84-235-2141-9}}</ref>.
 
Printzeak maitale ugari izan zituen eta hauekin hainbat sasikume:
178.341

edits