«Karlos IV.a Nafarroakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t
[[Fitxategi:Princep carles de viana.jpg|thumb|alt=|Karlos Vianako Printzea, aragoiar kodize batean]]
 
'''Karlos IV.a, '''Vianako printzea''' edo '''Karlos Trastamarakoa eta Evreuxekoa''', ([[Peñafielgo gaztelua|Peñafiel]], Valladolid, [[1421]]eko [[maiatzaren 29]] - [[Bartzelona]], [[1461]]eko [[irailaren 23]]), Aragoiko eta Nafarroako infantea, [[Vianako printzeaPrintzea]] eta Gironako printzea (1458 - 1461), Gandiako dukea (1439 - 1461) Montblanceko dukea (1458 - 1461) eta [[Nafarroako ErresumakoErresuma]]ko erregegaia (1441 - 1461) izan zen.
 
Vianako Karlos Aragoiko [[Joanes II.arena —AragoikoAragoikoa]]ren —[[Alfontso V.arena Aragoikoa]]ren anaia txikia— eta Nafarroako [[Blanka I.arena —NafarroakoNafarroakoa]]ren —[[Karlos III.arena Nafarroakoa]]ren alaba— semea zen. Bi arreba izan zituen: Nafarroako [[Blanka II.a Nafarroakoa]] eta Nafarroako [[Leonor I.a Nafarroakoa]].
 
Vianako printzea kultura handiko gizona izan zen. Poesiak idatzi zituen, gaztelaniaz[[gaztelania]]z gehienak, eta katalanez[[katalan]]ez gutxi batzuk, baina haren lan aipagarriena ''Crónica de los reyes de Navarra'' historia-liburua izan zen, 1843an [[José Yanguas|Yanguas y Miranda]] historialariak zuzendua eta osatua argitaratu zena. Aristotelesen[[Aristoteles]]en ''Etika'' gaztelaniaratu zuen.
 
== Familia eta seme-alabak ==
 
1439ko irailaren 30ean, Oliten[[Erriberri]]n, [[Ines ClevesekoarekinClevesekoa]]rekin, Borgoinako Felipe[[Filipe III.arena Borgoinakoa]]ren lobarekin, ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Gero, ezkontzekotan egon zen hainbat alditan; adibidez, [[Elisabet I.a Gaztelakoa]] izango zenarekin.
 
Printzeak maitale ugari izan zituen eta hauekin hainbat sasikume:
 
* Armendarizeko Maria, Leonor arrebaren dontzeila, eta Nafarroako Anaren ama.
* Napolin[[Napoli]]n, Vacako Brianda, Nafarroako Filiperen ama.
* Sizilian[[Sizilia]]n, Capa izena zuen dontzeila, Nafarroa eta Aragoiko Joanes Alfontsoren ama.
* Sayaseko Giomar, seme-alabarik ez.
* Mallorcan[[Mallorca]]n, Margarita Colom; seme ezezagun bat izan zuen harekin; [[Kristobal Kolon]] agian? (Hau da Mallorcako Unibertsitatean egin duten azkenengo ikerketaren emaitza. Teoria horren arabera, Kolon Felanitxen, Mallorcan, jaio zen<ref>{{Erreferentzia|abizena= Verd Martorell |izena= Gabriel |urtea=1986 |izenburua= Cristóbal Colón y la revelación del enigma |isbn= 978-84-398-7877-3}}</ref>. Gainera, kontuan izan behar da Karlos IV.a, Aragoiko Joanes II.aren seme izanik, [[Mallorcako ErresumarenErresuma]]ren oinordekoa zelzen, eta askotan lurralde horretan egotea gerta zitekeen gauza zela.<ref>{{Erreferentzia|abizena= Verd Martorell |izena= Gabriel |urtea=1992 |izenburua= Cristóbal Colón era noble y de sangre real Ikus|isbn= oharrak978-84-604-1727-9}}</ref>).
 
== Ondorengotzaren gaineko liskarrak ==
 
Nafarroako Karlos IV.a izan behar zuena, Vianako printzea izan zen (1423-1461). Titulu hau bere aitona zen Karlos III.ak sortu zuen, 1423an, harentzat eta bere ondorengo erregaientzat. Vianako printzeari zegokion Nafarroako errege izatea ama hiltzean, halaxe erabaki baitzuten aitonak, amak berak eta [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako gorteek]]. Erabaki hau, ordea, ez zuen aintzat hartu Joanes II.ak. Aitaren eta semearen arteko hainbat liskarren ondorioz, bien arteko harremana erabat gaiztotu egin zen, eta 1451ko irailean [[Nafarroako Gerra Zibila|erregetzerako gerra zibila]] piztu zen Nafarroan.
 
Gaztelako tropek zuzenean parte hartu zuen gatazka horretan, Vianako printzearen alde. Karlos printzea preso hartu zuten Oibarren[[Oibar]]ren, eta preso zegoela, haren anaiaordea Fernando, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando ''Katolikoa'']] erregea izan zena, jaio zen. 1453an askatu zuten, baina 1455ean Joanes II.ak Leonor alaba gazteena, [[Gaston IV.a Foixkoa|Gaston Foixkoaren]] emaztea, hautatu zuen ondorengo, Vianako printzea eta honen arreba Blanka behin betiko bazter utzita.
 
1456an Napolira joan zen Vianako printzea, eta osaba Alfontso V.a Aragoiko erregearen eskuetan utzi zuen auzia, haren eta aitaren arteko bitartekaritza egin zezan, baina Alfontso V.a akordiorik gauzatu gabe hil zen, eta Joanes II.ak Aragoi eta Kataluniako[[Katalunia]]ko Erreinua hartu zuen oinordekotzan. Hala, aita-semeen arteko gatazka Kataluniara hedatu zen; katalan oligarkiak printzearen alde egin zuen, Joanes II.aren autoritarismoaren aurka baitzegoen.
1460ko urtarrilean akordio batera iritsi ziren aita-semeak. Besteak beste, Vianako printzeak, aitaren barkamenaren truke, bere mendeko lurrak itzuli behar zituen eta uko egin behar zion Nafarroan eta Sizilian bizitzeari; beaumondarrek[[beaumondar]]rek ez zuten horrelakorik onartu. 1460ko martxoan, Bartzelonara[[Bartzelona]]ra iritsi zen Karlos, eta oso harrera ona egin zioten. Oinordekotzaren auzia konpondu gabe zegoen artean. [[Henrike IV.a GaztelakoGaztelakoa]] erregeak bere arreba Elisabet, Elisabet ''Katolikoa'' erregina izango zena, Vianako printzearekin ezkonarazi nahi zuen, eta laguntza militarra eskaini zion printzeari Nafarroako koroa eskuratzeko. 1460ko abenduaren 2an, Joanes II.ak preso hartu zuen printzea Lleidan[[Lleida]]n. Baina katalanek, matxinatuta, printzerriko ondorengo eta gobernari nagusi hautatu zuten printzea, eta Joanes II.ak askatu egin behar izan zuen 1461eko otsailaren 25ean. Hurrengo hilean, Vianako printzea Kataluniako askatasunen babesle gisa omendu zuten Bartzelonan. Joanes II.ak berak Kataluniako tenienteorde izendatu zuen. Bien bitartean, printzearen askatasunaren berriak suspertuta, beaumondarrak borrokara deitu zuten eta gerra zibila piztu zen berriro Nafarroan. Nolanahi ere, urte bereko abuztuan Aragoiko eta Gaztelako erreinuen arteko bakea izenpetu zen eta, ondorioz, erregetza lortzeko laguntzarik gabe geratu zen printzea. Urte hartako irailaren 23an hil zen tuberkulosiak[[tuberkulosi]]ak jota edo, batzuen ustez, pozoituta, aitarekin behin betiko akordiora iritsi gabe. Printzea hiltzean, bartzelonarrek santutzat hartu zuten.
 
 
== Oharrak ==
* VERD MARTORELL, Gabriel (1986). Cristóbal Colón y la revelación del enigma. [[ISBN 978-84-398-7877-3]]
* VERD MARTORELL, Gabriel (1992). Cristóbal Colón era noble y de sangre real. [[ISBN 978-84-604-1727-9]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Nafarroako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Trastamara leinua]]
[[Kategoria:Valladolid probintziako jendea]]
[[Kategoria:1421eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1461eko heriotzak]]
186.867

edits