«Xenofonte»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 9 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-historiagile +historialari & -Historiagile +Historialari)
 
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-historiagile +historialari & -Historiagile +Historialari))
[[Fitxategi:Xenophon.jpg|thumb|alt=|Xenofonte]]
 
(Grezieraz: ''Xenophon'') Greziar historiagileahistorialaria, idazlea eta buruzagi militarra (Erkhia, Atika, K.a. 430 inguruan - Korinto, K.a. 355 inguruan). Aristokrata zen; sofisten artean hezi zen, eta Isokrates eta Sokrates izan zituen irakasle. Atenasko demokrazia ez zuen gogoko, eta Ziro Gaztea Persiakoaren gudarosteko mertzenario grekoen artekoa izan zen Artaxerxes II.aren aurkako gerran. Kunaxako Guduaren ondoren, bera izan zen greziar gudarostearen itzulera (K.a. 400) gidatu zuen buruzagia. Gertakari horien berri eman zuen bere lan garrantzitsuenean: ''Anabasis Kyrou'' (''Ziroren espedizioa''). Harrezkero, Agesilao erregearekin, Espartako mertzenarioen buruzagi nagusia zela, persiarren aurka gudukatu zen Asia Txikian. Atenastarrek eskubiderik eta ondasunik gabe utzirik, haien aurka borrokatu zen (Koroneako Gudua, K.a. 394). K.a. 368. urte inguruan haren kontrako karguak baliogabetu zituzten Atenasen, eta 366an itzuli zen. HistoriagileHistorialari gisa, Tuzididesen historia jarraitu zuen, K.a. 411-362 aldia hartzen zuen ''Helléniko'' (''Heleniarrak'') lanarekin. Xenofonteren obra historikoak, garai hartako pertsonaia batzuei buruzko xehetasun interesgarriak ematen ditu. Bestalde, Xenofontek Sokratesen filosofiaren eta bizitzaren berri eman nahi izan zuen: ''Apologia Sokratus'' (''Sokratesen apologia''), ''To Symposion'' (''Sinposioa'') eta ''Apomnèmoneumata Socratus'' (''Sokratesen oroitzapenak''). Gainera, beste zenbait liburu idatzi zituen, besteak beste: Ziroren bizitza kontatzen duen ''Kyropedia'' (''Ziroren heziketa''); ''Hieron''; eta ''Lakedaimonion politeia'' (''Lazedemoniarren errepublika'') eta abar. Xenofonteren estiloa garbia eta atsegina zen, eta izen ona izan zuen bere garaian.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
12.090

edits