Euzko Enda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-historiagile +historialari & -Historiagile +Historialari)
1. lerroa:
'''''Euzko Enda''''' [[Espainiako Gerra Zibila|36ko Gerraren]] garaian argitaratutako aldizkaria izan zen. Haren lemak garaiko ideologia ondo asko azaltzen zuen: "Bulletin mensuel dedié à l´union de la race basque". Nahiz eta [[Lapurdi]]n atera, edukiak zein kolaboratzaileak [[Hegoalde]]koak ziren; aldizkarian, beraz, ez ziren mugaren bi aldeetako euskaldunak bildu eta hori, neurri handi batean, [[Iparralde]]an abertzaleen kontra zabaldu zen propaganda bortitzaren ondorioa izan zen. ''Euzko Enda'' aldizkaria, ''[[Comité Basque de Secours aux Refugiés]]'' elkarteak bultzatua, [[1939]]ko urtarrilean kaleratu zen lehenengo aldiz. Erredakzio batzordea [[Angeluko]] [[Villa Endara]] etxean zegoen, eta [[Baiona]]ko ''[[Sud-Ouest]]'' egunkariaren inprimategian egiten zen. Ekimenak bi urte iraun zuen; denbora horretan, hamabost zenbaki agertu ziren. Aldizkariak hiru hizkuntzetako testuak biltzen zituen, baina gehienak gaztelaniaz zetozen. Nahiko aldizkari apala zela esan daiteke: hamasei orri, oso marrazki gutxirekin. Lortzen zuten dirua ''[[Bureau de Recensement de la Race]]'' elkartearen eskuetan gelditzen zen.
 
Oro har, [[EAJ]]ri lotuta zegoen. Kolaboratzaileen artean izen hauek aipa ditzakegu: [[Jose Miguel Barandiaran]], etnografoa, euskaltzaina eta onomastikaz aditua; [[Juan Gorostiaga]]; [[Jose Javier Leguia]], historiagileahistorialaria eta aldizkariaren zuzendaria; [[Adolfo Larrañaga]], Espainiako literaturaz aditua; [[Juan Egileor]]; [[Inazio Eizmendi]] "[[Basarri]]", bertsolaria; [[Jesus Maria Leizaola]] euskal literaturaz aditua; [[Orixe]]; eta abar.
 
Orrialde gehienak gaztelaniaz baziren ere, zenbaki guztietan euskaraz eginiko atala aurkituko dugu. Honela dio [[Javier Diaz Noci]]k: "Guztira, euskarazko testuak 70 bat dira: aurkibidean "Euzkel-idazkijak", "Euskeralogía y lingüística" eta "Filosofia" arloetan agertzen direnak. Gehienak, aldiz, literatur testuak ditugu, ipuinak, poesiak, atsotitzak eta abar. (...) [[Errose Bustintza]]k, esaterako, ipuinen bat argitaratu zuen ''Euzko-Enda''ren ia ale guztietan". Erroserekin batera [[Inazio Eizmendi]], [[Juan Jose Zubimendi]], [[Manu Ziartzolo]] "[[Abeletxe]]" sinadurak eta zenbait izengoiti agertu ziren ("Jokin", "Pagota"...).