Domènec Badia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-historiagile +historialari & -Historiagile +Historialari)
31. lerroa:
[[1809]]ko maiatzean, frantziarrek okupatutako [[Espainia]]ra bueltatu ondoren, [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV]].ekin elkarrizketa izan zuen, [[Baiona]]n. Carlos IV.ak gomendatu zion Badiari bere asmoak Napoleoni azaltzeko. Badia erreformista zen, eta erabaki zuen, Espainiako errege berriaren, [[Napoleon]]en anaia [[Joseph Bonaparte]].aren zerbitzurajoatea. [[1809]]. urtetik aurrera kargu garrantzitsuak izan zituen hiri batzuetan. Armada frantsesaren porrota eta gero, Frantziara erbesteratu zen. Han ''Voyages d' Ali Bey El Abbassi en Afrique et en Asie pendant les années 1803, 1804, 1805, 1806 et 1807'' liburua argitaratu zuen, [[1814]]an. Liburuan, bisitatu zituen hiriak xeheki deskribatu zituen eta geografia, botanika, zoologia, entomologia, geologia eta meteorologiari buruzko Badiaren behaketak azaldu ziren. Liburu hau hizkuntza batzuetara itzuli zuten.
 
[[1847]]an azken bidaia hasi zuen, Ekialde Hurbiletik, Frantziako erregeak bidalita. Bidaia horri buruz, gauza gutxi dakigu. Badia [[1818]]an (edo beste bertsioen arabera, [[1822]]an zendu zen. [[Damasko]]tik gertu, segur aski, disenteriaz. Nahiz eta historiagilehistorialari batzuek uste izan, diplomatiko ingelesek antolatu zutela bere hilketa, pozoiaz.
== Kanpo loturak ==
* [http://www.bnc.cat/catalegs/biblos/biblos.php?dir=/AA/0152/B00418&fitxa=44 Badiaren liburua fitxa Kataluinako Bibliotekan] .